Otegik berriro esan du euren "apustua ASB eta hautesle elkarteak" direla

2007ko apirilaren 25a
19:02
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzalearen buruzagiak gaur berriro esan du maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetarako egiten duten "apustua" Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) eta hautesle elkarteak direla. Kazetariek EAE-ANVren hautagaitzez hainbat galdera egin dizkiote prentsaurrekoan, eta Otegik gai horretaz ez du bestelakorik esan.

Ezker abertzalearen nahi horri, baina, Espainiako Gobernuak "ezezkoa" eman dio, Otegiren esanetan, "ASB legez kanpo jartzeko eskaera egin duelako eta maiatzaren 2an hautesle elkarteak baliorik gabe uzteko eskaera egingo duela esana duelako".

"Prozesu demokratikoa" abiatzeko ezinbestekotzat jo du "maiatzeko hauteskundeak demokratikoak" izatea, eta horretarako lanean ari dela ezker abertzalea. EAJk eta PSOEk "elkarrizketari, negoziazio prozesuari eta akordioari ezezkoa" eman diotela jakinarazi du Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.