Jesus Egiguren (PSE-EE). "Urriaren 25ak euskal herritar denen batasuna sinbolizatu nahi du. Gustura gaude akordio honekin, nahiz eta gure poza ez den erabatekoa, ez dugulako lortu kontsentsu handiagoa".
Leopoldo Barreda (PP). "Euskal herritarrek elkarrekin eraikitakoari balioa ematen dio urriaren 25a jai egun ofiziala izendatu izanak".
Gorka Maneiro UPD). "Herritarren bizikidetza ahalbidetu duen ituna da Gernikako Estatutua".
Joseba Egibar (EAJ). "APk Estatutuaren aurka bozkatu zuen eta, orain, haren ondorengo PPk urriaren 25a jai eguna izateko eskatu eta onartu egin dute. Sarkasmo handia da. Gainera, onartu dutenen asmoa Estatutua ez garatzea da".
Mikel Basabe (Aralar). "Anormaltasuna normaltasun gisa saldu nahi digute, gutxiengoak erabaki duelako gehiengoaren festak zein izan behar duen".
Jesus Mari Larrazabal (EA). "Ez du zentzurik bete gabeko Estatutua ospatzeak. Espainiako Gobernuak ez du bete eta ez du beteko inoiz".
Mikel Arana (EB). "PSE, PP eta UPDk bozketa irabazi dute, baina adostasuna erdiesteko aukera galdu".
Parlamentarien ikuspuntu desberdinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu