"PPren eta Aznarren tesietara" hurbiltzen ari da PSOE, Jaurlaritzaren iduriko

2008ko apirilaren 8a
16:12
Entzun 00:00:0000:00:00
PSOEko buruzagien azken adierazpenak entzunda, sozialistak "PPren eta Aznarren tesietara" hurbiltzen ari direla iruditzen zaio Eusko Jaurlaritzari. Hala agertu du gaur Miren Azkarate bozeramaileak, zehazki, Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak ETArekin elkarrizketak izatea baimentzen zuen Espainiako Kongresuaren ebazpena indargabetutzat jo izanari buruz galdetu diotenean.

Jesus Egiguren PSEko presidenteak ebazpen hori indargabetzeak ez duela zentzurik esan berri duela oroitarazi du Azkaratek, eta Blancoren atzoko hitzek PSOE barruan ikuspuntu bat baino gehiago dagoela erakusten dutela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.