Raxoi: "Ez dugu onartuko Euskadik ere onartzen ez duen plan bat"

2005eko otsailaren 1a
18:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Kongresuak ez duela "Euskadik ere onartzen az duen plan bat" onartuko azpimarratu du PPren Espainiako lehendakari eta Espainiako Kongresuko bozeramaile Mariano Raxoik.

EAErako estatutu proposamenak "independentzia" aldarrikatzen duela dio, eta beraz, Espainiako Konstituzioa eta legez "betetzen ez dituen proposamen bat" ez duela onartuko bere taldeak.

Azpimarratu duenez, "Euskadiren etorkizuna erabakitzeko espainiar guztiek dute eskubidea".

Raxoiren iritzian, EAErako Estatutu Proposamena egin dutenek, "ez dute elkarrizketa bilatzen", baizik eta beraiek esaten dutenari "men egitea" bilatzen dute. "Gure elkarbizitza arauen heriotzaren agiria dakartze".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.