BERRIA.INFOk, aurreneko aldiz, webgune berezia egin du Iruñeko sanferminen inguruan. Orain arte egindako beste webgune berezi gehienak estatikoak izan dira, baina sanferminetakoa dinamikoa izatea nahi du; eguneko berri eta gorabehera guztiak jasoko ditu. Gaur eguerditik aurrera jarri du martxan. Webguneak, gainera, bihartik garrantzia izango du BERRIA.INFOko azalean: goian, alderik alde.
Hainbat atal dauzka: edizio jarraitua -eguneko albisteekin; bihartik-, Iñigo Astizen eguneroko kronika (bihartik), Alberto Barandiaranen eguneroko zutabea (bihartik), jaien eguneroko egitaraua, argazki bilduma eta Iruñeko erredakzioko kazetarien artean egindako blog kolektiboa -berritasuna da atal hori-. Bideoak ere ikusi ahal izango dira webgunean: eguneko entzierroko bideoa eta BERRIA.INFOk egingo dituen besteak.
Irakurleen parte-hartzea bultzatuko du guneak. Hala, iruzkinak egiteko aukera emateaz gain, sanferminzaleek argazkiak bidali ahal izango dituzte, eta argazki bildumara igoko dituzte.
Gainera, peña guztien pankartak eta haien datuak jaso dituzte webgunean. Iruñeko kale izendegia eta beste webgune interesgarri batzuen loturak jarri dituzte.
Sanferminei buruzko webgune berezia egin du BERRIA.INFOk, lehen aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu