Burlata, Lizarra, Uharte eta Tuteran sei lagun atxilotu dituzte emakumeen edo senitartekoen aurkako tratu txarrak egitea egotzita.
28 urteko emakume bat atxilotu zuten herenegun Uharten ustez bere amari eta horren bikotekideari eraso egiteagatik. Atxilotutako emakumea tratamentu psikologikoa hartzen ari dela jakinarazi dute Foruzaingoek.
Uharten41 urteko gizon bat ere atxilotu zuten herenegun bikotekide ohia psikoki eta fisikoki erasotzea leporatuta. Biktimak atzamarkadak eta zauriak zituen aho eta masailean. Emakumea ere atxilotu egin zuten ustez foruzaingo bati aurre egin eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita.
Horrez gain, pasa den igandean 38 urteko gizon bat atxilotu zuten Tuteran bikotekide ohiari tratu txar fisikoak eta psikologikoak egitea leporatuta. Emakumeak eraso horien ondorioz, hainbatetan ospitaleratu zutela jakinarazi du Foruzaingoak.
Pasa den ostiralean 77 gizon bat atxilotu zuten Lizarran. Emaztea erasotzea leporatzen zaio. Biktima anbulatorio batera joan zen zauriak artatzera, baina handik Lizarrako ospitalera eraman zuten mediku azterketa egiteko. Ustezko erasotzailea ospitalera gerturatu zenean atxilotu zuten. Biktimak ez du gizonaren aurkako salaketarik jarri.
Urruntze agindua ez betetzea eta bikotekidea erasotzea egotzita pasa den ostegunean 26 urteko gizon bat atxilotu zuten Burlatan. Biktimak zauriak zituen eta duela bederatzi hilabetetik erasoak jasaten zituela adierazi zien foruzainei. Emakumeak bere bikotekidearen aurkako salaketa ezarri zuen.
Mehatxuak egin eta psikikoki eta fisikoki erasotzeagatik 22 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñean pasa den asetazkenean. Biktimak bikotekide ohiak eraso egin ziola adierazi zuen, eta ez zela lehenengo aldia eraso egiten ziona.
Sei pertsona atxilotu dituzte Nafarroan tratu txarrak egitea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu