Sindikatuek Jaurlaritzaren aurrekontu "neoliberalak" kritikatu dituzte

2004ko abenduaren 28a
12:35
Entzun 00:00:0000:00:00
ELA, LAB, ESK eta Stee-Eilas sindikatuetako kideak Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuak salatuz, beraien iritzian politika "neoliberal, antisozial eta kontinuista" baten isla direlako.

ELAko bozeramaile Mikel Novalek salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak daraman politika "neoliberala, antisoziala eta kontinuista" da, eta hori aurrekontuen proposamenean eta beste arlo batzuetan" ikusten da. Beste kasuen adibide gisa jarri du Novalek, Jaurlaritzak onartu nahi duen komentzioen ordutegiaren dekretua. Izan ere, bere iritzian, lege hori, "enpresa handien mesederako da, eta txikien kalterako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.