Soziologoen arteko mahaingurua bihar Martin Ugalde Foroan

2009ko martxoaren 4a
14:06
Entzun
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak izango dira hizpide Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Foroko hurrengo ekitaldian, bihar, ostegunarekin. Mahaingurua izango da, 19:00etatik, eta ondorengo soziologoek hartuko dute parte: Xabier Isasi, Eider Alkorta, Xabier Barandiaran, Ainhoa LarraƱaga eta Xabier Aierdik.

Ekitaldia irekia izango da eta BERRIA.INFOk zuzenean emango du.

Martin Ugalde Foroa BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatzen dute elkarlanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.