Atentatua Errusian

Txetxeniarren azken erasoak

2003ko abenduaren 5a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Abenduaren 5a: Atentatugile suizida batek —Errusiako segurtasun indarren arabera emakume bat da— gorputzera itsatsita zeraman lehergaia eztandarazi du Mineralnye Vodytik Kislovodskera zihoan trenean. Gutxienez 36 dira hildakoak.

Irailaren 3a: Gutxienez lau lagun hil ziren tren zerbitzu beraren kontrako atentatu suizidaren ondorioz.

Abuztuaren 25a: Hiru lagun hil ziren Krasnodarko autobus geltoki batean, lehergailu bat eztandarazi zutenean.

Abuztuaren 1a: Gutxienez 50 lagun hil ziren Mozdokeko erietxearen aurkako erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.