Udazkeneko beste bi lehentasun

enekoitz esnaola
2016ko ekainaren 17a
15:50
Entzun

Bere “birfundazio” prozesua da Sorturen udazkeneko lehentasun bat, haren dokumentuak dakarrenez, baina baditu beste bi. Batetik, alor instituzionalean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei “indarrez aurre egitea” eta “Nafarroako aldaketari bultzada ematea”. Bestetik, arlo sozialean eta politikoan “inbertsioa eta arreta” eskatuko dioten bestelako kontuak aipatu ditu: datorren urteko herri galdeketen prestaketan lagundu –martxoan izango da 2017ko lehen sorta–, “gatazkaren konponbidearen garapena”…

Horrela, egitura aldetik, eta betiere uztailaren 2ko batzarrean ontzat joz gero, nazio mailan zuzendaritza berriak hartuko du birfundazio prozesuaren ardura –abenduan izango da kongresua–, eguneroko kontuenaz gain. Herrialdeetako zuzendaritzak ez dira orain aldatuko, baina “trantsizioa egiteko planak zehaztea” dagokie, idatziaren arabera. Herrietan eta auzoetan, berriz, “aipatutako egitekoak ahalik eta arrakasta handienaz aurrera ateratzeko anbizioz indarrak antolatu eta aktibatzea” izango dute eginkizun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.