UPN: "EH Bilduko hurrengo hautagaia izan zintezke"

2017ko urriaren 26a
13:04
Entzun

Bestelako ikuspegia azaldu du Jose Javier Esparza UPNko eledunak, eta legealdi osoan erabilitako diskurtsoan sakondu du. Bere ikuspegitik, "kea saltzen duen eta manipulatzen duen" gobernu bat gidatzen du Barkosek, eta bere helburu nagusia proiektu nazionalista da. "Espainia haustea bilatzen duen proiektu nazionalista da zurea, eta hori guztia ezkutatu nahi duzue gobernu soziala dela esanez".

UPNko ordezkariaren arabera, EH Bildurekin ezadostasunak dituztela "antzezten" du Nafarroako Gobernuko lehendakariak, baina egiazki gai nagusietan bat egiten duela deritzo: "EH Bilduren hurrengo hautagaia izan zitezke". Bere irudiko, biak bat datoz EAErekin bat egiteko helburuan. "Nazionalismoek gatazka dakarte, eta nafarrek ez dute nahi Kataluniakoa Nafarroan errepikatzea. UPN da hori ez gertatzeko berme bakarra".

Nafarroako Gobernuaren egungo gestioa gogor kritikatu du. Sektarismoa eta inposizioa aurpegiratu dio eta iragarri du hori guztia atzera botako dutela 2019ko maiatzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.