Irudia. Hendaia

Tourra igarota, zubia muga da berriz ere

G. R. / FOKU.
2023ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Oren batzuk baino ez du iraun Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko oinezko zubian ibiltzeko aukerak. Bi urte baino gehiago hetsirik egon ondoan, zubia ireki zuten herenegun, Tourrarengatik. Atzo berriz hetsi zuten. Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak argitu du ez dela herriko etxearen erabakia, Parisena baizik. Irungo alkate Jose Antonio Santanok bat egin du erabakiaren gaineko kritikan. Egoera salatzeko prest daudela adierazi dute biek, eta ostiral honetan elkarretaratze bat egiteko asmoa dute; 18:00etan, zubian bertan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA