Urrutira joan gabe... ilunabarra Ondarroan
Ondarroa (Bizkaia) / Jonkar Plazaola Burugain
Pala ordua
Askotan Laidako hondartzara joaten naiz abuztuan. Noizean behin, bikoteak pala jokatzen ikusi ahal dituzu espaloitik, eta, egia esan, ikusgarria da. Laidako hondartza (Bizkaia) / Joseba Moreno Ugalde
Frexkura
Bizitzari topa! Errenteria (Gipuzkoa) / Jon Galfarsoro Kortazar
Kolore zuri-urdinak
Benalmadenako plazako kolore zuri-urdinak; Benalmadenako azokaren hasiera bixi-bixia. Benalmadena (Espainia) / Arantzazu Barreros Ibarguen
Hiru leiho eta Arri
Getariako San Antongo talaian, hiru leiho eta Arri Zumaiara begira. Getaria (Gipuzkoa) / Lur Mallea Otsoa de Txintxetru
Zeruaren eta lurraren artean
Ilunabarreko koloreek paisaia lasaia sortzen dute zeruaren eta itsasoaren artean. Ilargi txikiak eta jendearen siluetek une berezi eta magikoa osatzen dute, naturaren handitasunaren aurrean. Gaztelugatxe (Bizkaia) / Ane Clemente Hospital
Eklipsearen argi jokoak
Eklipse osoa gertatu baino minutu pare bat lehenago arbolaren itzalak halako irudiak egiten zituen paretan. Metauten (Nafarroa) / Iñaki Salegui Ciordia
Hiru moskiteroak
Antoñana (Araba) / Agur Arribillaga
Ilunabarra Arabako Errioxan
Guardiatik ateratako argazkia, Eltziego eta Leza aldera; eskumaldean, Toloño mendilerroaren silueta ikusten da, ipar haizea sartzen denean izan ohi duen behe lainoarekin. Guardia (Araba) / Ion Lopez Santamaria
Kaioa
Ilunabarra Donostian. Donostia / Ainara Abrego Primo
Itsasoari begira
Niretzat uda eta itsasoa lotuta daude ezinbestean; beraz, udak itsasoari begira pasatzeko dira, itsasoan bainatzen, itsasoan nabigatzen, itsasoan kirola egiten eta itsasoaren ondoan bizitzen. Itzurun hondartza, Zumaia (Gipuzkoa) / Dora Diez Burzako
Zebra bidea, orein bidea?
Japoniako Nara hirian egindako argazki honetan, oreinak zebra bide bat gurutzatzen ari dira. Bat atzera begira dago, agian ziurtatzeko leku egokian ari direla gurutzatzen, batek daki. Herri honetan hamaika orein bizi dira kalean, erabat libre, eta irudi bitxiak izaten dira. Nara (Japonia) / Karlos Compains Aranguren
Non dago Wally?
'Non dago Wally?' Zarauzko hondartzan, uztaileko edizioa. Zarautz (Gipuzkoa) / Irati Azpeitia Iraola
Eklipsea hastera doa
Abuztuaren 12an ateratako argazkia, eguzki-eklipse osoa hasi zenean. Eguzkia Ilargiaren atzean erabat ezkutatu zen arte, ezinbestekoa izan zen betaurreko bereziak erabiltzea fenomenoa segurtasunez behatzeko. Gesaltza Añana (Araba) / David Tijero Osorio
Arrain festa
Arrainak zain, azoka handi bateko arrainontzi txikitxo batean igerian, norbaitek etxera eraman ditzan. Kunming (Txina) / Aloña Berasategi Arostegi
Ilunabarra, bai. Baina nondik ikusita?
Ilunabarra ikusteko beste modu bat. Oraingoan, garagardo botila baten barrutik begira, garagardoa bera itsasoa izango balitz bezala, eguzkia hartan islatzen baita. Andaluzia (Espainia) / Jone Osa Basurco
Itzurun hondartza
Itzurun hondartza uda beteko arratsalde haizetsu batean. Zumaia (Gipuzkoa) / Jone Miren Telleria Arrieta
Alaitasuna hondartzan
Itzuruneko hondartza, Itsas gorak ahaztu duen putzuan jauzia indartu egiten da, alaitasuna bikoiztu, bi neska eta euren itzala, lau oin airean, eta harkaitzen gainean ezti gisa isurtzen den eguzkiaren azken erreinuak. Horrela geratzen da uda, irudi batean gordeta: ur txinpartatxo koloreztatua, instant magiko bat, eta ziurtasun ukaezin bat: haurtzaroak argiarekin dantzatzeko modua beti aurkituko duela. Zumaia (Gipuzkoa) / Jorge Murgiondo Gallastegui
Irakurmena, Lagan
Askotan Lagako hondartzara joaten naiz. Bertan gauza asko egin ahal dira egun osoan. Ibili, igeri eta noski baietz, irakurri itsasertzean. Ibarrangelu (Bizkaia) / Joseba Moreno Ugalde
Desio iheskorra
Badira lekuak non udako gauak oraindik izarren argiaz bakarrik argitzen diren. Presatik, zaratatik eta hiriko argietatik urrun, oporrek isiltasunaren eta lasaitasunaren zaporea dute. Esne Bidearen azpian, izar iheskor batek zerua zeharkatzen du, eta segundo batzuez badirudi ez dela beste ezer eskatu beharrik. San Lorenzo de Tormes (Espainia) / Soraya Lopez Lopez
Lastoaren gainean
Nire alaba eta ni, fardo baten gainean. Kanpezu (Araba) / Iben Iparragirre Ortega
Nude
Putxubeltzen egon eta gero, lagun bat eta biok ondoko ur jauzira gindoazen. Bertan, mendizale bat biluzik zegoen. Argazki kamera atera, eta berak keinuen bidez baimena eman zuen argazkia ateratzeko. Mendiko putzu batean naturak ekarri gintuen bezala bainatzeak benetan bete behar du... Arantza (Nafarroa) / Aitziber Abasolo Larrazabal
Plisti-plasta
Zarautz (Gipuzkoa) / Isabel Agirretxe Aizpitarte
Harpeako kobazuloa
Naturaren altxorra. Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) / Enara Negrete Arrillaga
Uretara
Karraspio (Bizkaia) / Paola Baquedano
Aste Nagusia
Su artifizialak eta tximista aldi berean. Donostia / Maialen Garmendia Gomez
Eklipse
Kasualitate eder baten distira. Murillo el Fruto (Nafarroa) / Ruben Palacios Zabalza.
'Buena nuei, Jaca!'
Iluntzen hasi du Jakan, bi haur Gotorlekuan jolasean ari diren bitartean. Jaka (Espainia) / Fernando Ruiz Laurencena.
Martin arrantzalea
Martin arrantzalea, uretatik atera eta lumak astintzen dituen unean. Ur tantek eta atzealde ilunak hegaztiaren kolore biziak nabarmentzen dituzte, eta mugimenduaren une ikusgarria erakusten dute. Boluetako hezegunea, Getxo (Bizkaia) / Beñat Berasategi
Suzko erroberak
Baiona (Galizia) / Alfonso Carlos Alonso Eguren
Ekaitzaren zain TaĂ¼llen
Taüll (Katalunia) / Leire Mayora Sarasua
Galathea aurrez aurre
Andorra / Iñaki Arnaiz Varela
Egunsentiko olatuak
Donostia / Iñigo Aranjuelo Amiano
Eguraldi ona?
Elorrio (Bizkaia) / Himal Ugarte Martinez
Jaizubia
Hondarribiko Guadalupetik ateratako argazkia. Hondarribia (Gipuzkoa) / Jose Angel Amuchastegui Esnaola
Eklipsea Maroñoko urtegian
Okondo (Araba) / Xabier Ramos
Ilunabarra
Pasai Donibane (Gipuzkoa) / Daniel Novas Saez
Ilargi lotsatia
Oiartzun eta Lesaka arteko bide erdian (Gipuzkoan, Nafarroako mugan) / Sorkunde Mitxelena
Hegoak eta erroak
Donostia / Maia Odriozola Ballestero
Txikitasunean handi!
Pantin (Galizia) / Ane Miren Ormazabal Barrios
Ur gorriko erreka, Kaukasoko mendietan
Trusoko Bailara, Errusiako mugan (Georgia) / Elena Galzusta
Ipurtargia
Zarautz (Gipuzkoa) / Patxi Macazaga
Kukaña
Donostiako kaia / Aratz Garcia Zaldua
Udala
Udala auzoa (Arrasate, Gipuzkoa) / Elizabeth Garay Barandiaran
Adela
Kolonbia / Hibai Agorria Munitis
Musika ilunabarrean
Paraty (Brasil) / Ana Arruarte Lasa
Ispilu aurreko isladan
Kinney aintzira (Kanada) / Asier Iturrate Azkueta
Eklipsea
Donostia / Markel Aranjuelo Esteban
Arroza, Japoniako Alpeetan
Japoniako Alpeak (Japonia) / Iosu Ureta
Goxo eta garratz
Umea goxo jolasten ari da hondartzan, atze-hondoan gazte baztuk boxeoan ari diren bitartean. Ondarroa (Bizkaia) / Zigor Garro Perez
Bertiz
Ilargia ukitu nahian
Ilunabarra Algarveko itsaslabarretan. Sesmarias (Portugal) / Julen Landa
Mendiko mareak
Udako egunsenti batean, Aratz menditik Goierrira begira, hura estalita dagoela. Aratz mendia (Araba) / Unai Zeberio Aiestaran
Udako distira
Azken ilunabarra etxera bueltatu baino lehen. Gomera (Kanaria uharteak, Espainia) / Alberto Catenacci
Lamioxingo jendea
Urkabustaizko Lamioxin aintzirako biztanle arrunt bat lasai ederrean. Lamioxin (Urkabustaiz, Araba) / Santi Angulo Martin
Isla
Ispiluaren efektua Zumaiako uretan. Zumaia (Gipuzkoa) / Amaia Alberdi Lizarazu
Ehiztari ehizatua
Ume bat, jatorriz Myanmarkoa den baina partez Thailandian erbesteratuta dagoen karen etniakoa. Erretratu soil bat izan beharrean, joko polita sortu zen umeak ere jostailuzko kamerarekin argazkilari rola hartu zuenean eta begirada truke bat eskaini. Beraz, zein da benetan ehiztaria, eta zein ehizatua? Chiang Mai, Thailandia / Koldobika San Martin Gonzalez
Ezkutaketan
Lanperna-musuak edo ‘puffin’-ak Islandiako itsaslabarretan umatzen dira, udaran. Labarretan egiten dituzten zuloetan gordetzen dituzte txitak; janaria lapurtu nahi dieten kaioetatik ezkutatzeko ere erabiltzen dituzte tunelak. Hafnarholmi lurmuturra (Islandia) / Martin Berrizbeitia
Eklipseak liluratuta
2026ko abuztuaren 12ko arratsaldea berezia izan zen Euskal Herrian. Olarizuko gainean jendea liluratuta geratu zen, eta hori erakusten du argazkiak: jendea pozik, gertatutakoa betirako gorde nahian, eta atzean Gasteiz, bat-bateko iluntasunean argiztatuta. Olarizuko gaina (Gasteiz) / Alexander Blahut
Mont Blanc aurrean dantzan
Aiguilles Rouges-en eskalatzen, Mont Blanc atzean dagoela. Chamonix (Frantzia) / Amaia Sangroniz Sotelo
Gaueko ehiztari berdea
Hoi An hiriaren kanpoaldean aurkitu nuen sugegorria. Gaueko iluntasunak bere kolore berde bizia nabarmentzen du, eta harrapari txiki honen edertasuna eta dotorezia agerian utzi. Hoi An (Vietnam) / Ander Izagirre Egaña
Herriko festak
Mongoliako Yak Naadam jaialdian, gainean nork gehiago iraungo. Mongolia / Eneko Garin Arrastoa
Itsasoaren deia
Iparraldea / Mar Gonzalez
Festaz jantzita
Lekeitioko Andre Maria eliza ikurrinaz eta banderolaz jantzita agertzen da argazki honetan. Lekeitio (Bizkaia) / Unai Peñalvo
Landetako itsasoa
Landetako Ondres herriko hondartzan egindako argazkia. Landak (Okzitania) / Martin Eraso
Portuan lasai, itsasoaren zain
Ontzi eta sare koloretsuak goizeko eguzkitan dir-dir, merezitako deskantsuan. Donibane Lohizune (Lapurdi) / Lourdes Unzueta Zamalloa
Bardeako txoko ezkutuak
Urrutira joan gabe, altxor zoragarriak ditugu etxe inguruan: itsaso, mendi eta basamortuak! Guzti-guztiak Euskal Herritik atera gabe, goza ditzagun bada! Nafarroako Bardea / Iosu Karrera Uria
Moha hamakan
Mohamed 11 urteko mutiko saharar bat da, Aljerko errefuxiatu kanpalekuetako batean bizi dena. Uda hau Galizian eman du, eta argazkia Pardiñaseko jaialdian egin nion, muñeirak dantzatu ondoren atseden hartzen ari zela. Pardiñas (Guitiriz, Galizia) / Joseba Barrenetxe Altuna
Kantauriko txoko batean
Okindegi bat eta taberna bat Isla herrian, hondartza eremuan. Isla-Arnuero (Kantabria, Espainia) / Iñaki Alonso Hierro
Milagroko zikoinak
Milagroko zikoinak. Miraria izan da honaino iristea, ez baitugu aurrez pentsatu, ezta Google Mapsen markatu ere egin. Dena dela, Nafarroako bazter hauetan ere izenak eta izanak bat egiten dute: latinezko ‘miraculum’ hitzak begiratokia esan nahi omen du, eta ez miraria. Begiraleku miresgarri honetan liluraturik, momentuaren magia betiko gorde nahi izan dugu. Lur gorrizko amildegian zikoinen hegaldi dotoreak ikustean, galdetu diegu nondik datozen, baina, moko handiekin ‘klas-klas’ erantzun, eta hegan jarraitu dute. Nik uste dut Paristik etorriak direla umeak mokoan hartuta, baina ez naiz ausartu habietan begiratzera… Milagro (Nafarroa) / Arantxa Alkorta Idiakez
Otoitz unea Tibeten
Lhasa hirian ateratako irudia da. Emakumea begiak itxita otoitz egiten aurkitu nuen, eta hala utzi nuen alde egin nuenean. Tibet / Gaizka Untzueta Irasuegi
Argi-tzalen jokoa
Coruñan paseatzen ari ginen, eta deigarria iruditu zitzaidan argi-itzalen jokoa. Coruña (Galizia) / José Luis Iraola Peña
Txakur oporrak
Gasteiz / Irene Larrimbe
Ura
Gure semea urarekin jolasean ari zela suertatu zen argazkia. Galizia / Jon Mendizabal
Bare
Galiziako Bueuko itsasertzean ateratako argazkia. Galizia / Jon Mendizabal
Gonbidapenik gabeko bisita
Baimenik eskatu gabe, zaratarik egin gabe, argiaren eta mahaiaren artean une batez airean geldirik. Eguzkiak hegoak piztu zizkion, eta, segundo batez, gainerako guztiak garrantzia galdu zuen. Basauri (Bizkaia) / Jaione Ogiza Lejarzegi
Plisti-plasta
Plisti-plasta, eguzki tximista, ur izpia, sorgin dantza, itzal firfira, zaindu maite duzuna. Sara (Lapurdi) / Maite Andiazabal