Gure gaiak

AEBetako hauteskundeak

AEBetako hauteskundeak

Barack Obamaren agintaldia amaituta, haren kargua nork beteko duen erabakiko dute Ameriketako Estatu Batuetako herritarrek azaroaren 8ko hauteskundeetan. Clinton izan da faborito inkesta gehienetan, baina Trumpek aurre hartu dio azken egunetan.

Albisteak

Mexikoko pesoaren eta dolarraren trukea, atzo, Guadalajaran. / R BASURTO / EFE

Merkatuek lasai hartu dute ezustekoa

2016-11-10
Hasierako urduritasunak ekarritako galerak bizkor desagertu dira, eta gorabehera txikiekin itxi dute. Mexiko eta han interes handiak dituen AEBetako auto industria azaltzen dira galtzaileen artean
Hagan (Herbehereak) AEBetako emaitzei adi zeudenen irudi bat. Europan, oro har, zuhurtziaz hartu dute Trumpen garaipena. / LEX VAN LIESHOUT / EFE

Iragarri ezinezko presidentea

2016-11-10
Ustekabekoa izan da Trumpen garaipena, eta halakoa da hura ere. Barne politikan, bat dator oro har errepublikanoekin, baina atzerri gaietan galdera ugari ekarri ditu.
 / ANDY RAIN / EFE

Eskuin muturraren "eredua"

2016-11-10
Alderdi euroeszeptiko eta xenofoboek txalotu egin dute Trumpen garaipena, eta haren garaipena adibide gisa jarri dute, 2017an hainbat herrialdetan egingo diren bozei begira.
 / OLIVIER DOULIERY / EFE

Amerika handiaren utopia

2016-11-10
Donald Trumpen garaipenak agerian utzi du AEBetako herritar askoren haserrea eta deskontentua. Kanpainan ez bezala, batasunerako deia egin die herritarrei. Clintonek laguntza eskaini dio Trumpi.

Azken borroka, estatuz estatu

2016-11-08
Gaur aukeratuko dute estatubatuarrek presidente berria, kanpaina luze eta bortitzaren ondoren. Trump eta Clinton berdinduta daude, eta zalantzan diren dozena bat estatutan dago gakoa.
 / ALEJANDRO ERNESTO / EFE

Ahal izanak eta ez izanak

2016-11-06
'Yes, we can' leloak memorian iraun du Barack Obamaren zortzi urteko legealdian, baina, leloak lelo, ahaleginetan geratu zaizkio egindako promesetako gehienak, agerian utzirik oso mugatua dela AEBetako presidente baten erabakitzeko gaitasuna. Bi legealditako asmo garrantzitsuen atzera begirakoa da hau.
Jeretzy Martinez, hesiaz beste aldera dituen senideekin hizketan, San Diegoren eta Tijuanaren arteko hesian. / DAVID MAUNG / EFE

Trumpen hesia, Clintonek hasia

2016-11-06
Donald Trumpen promesetako bat izan da hesi erraldoia eraikiko duela Mexikoko mugan, baina hesia dagoeneko badago; lehen harria Bill Clintonek jarri zuen, eta Hillary Clintonek neurriak babestu zituen, senatari zela.
 / BERRIA

Amaitzear da ikuskizuna

2016-11-06
AEBetako presidentetzara heldu zenerako, 'Obama marka' aipatzen zuten garai hartako publizitate aldizkari ezagunenek. Horixe zen Barack Obama: ikono bat, edozein motatako boto-emaileen desioak xurgatu eta isla zitzakeen irudi bat. Denborarekin, ordea, agerian geratu da presidente beltzenak ere nekez ekarriko diola kolore berriegirik etxe beti zuriari. AEBetako kanpaina ikusgarrienetako batek hauspotutako itxaropen haiek, beharbada, handiegiak ziren hasieratik. Obamak historiari oinordetzan utziko diona, beraz, izan zitekeen legatu bat izango da ziurrenik.
Hillary Clinton, kanpainan hitzaldi bat ematen, Chicagon. / TANNEN MAURY / EFE

Ilusioaren ondorengo gainbehera

2016-11-05
Bernie Sandersen hautagaitzak demokratak aztoratu zituen, boto-emaile berriak erakarriz eta Clinton ezkerrera biraraziz. Hala ere, presidentegaiak zaila izango du langile klasea bereganatzea.
 / CJ GUNTHER / EFE

Alderdirik gabeko hautagaia

2016-11-04
Donald Trumpen kanpainak bere bidea hartu du, errepublikano ugarik bizkarra emateraino. Alderdiaren barruko bi joera aspalditik daude tentsioan, eta horren ondorio da Trump.
Women for Hillary taldeak (Hillaryren aldeko emakumeak) mitin bat antolatu zuen ekainean Los Angelesen(Kalifornia). / MIKE NELSON / EFE

Clinton, emakumeen hautagaia?

2016-11-03
AEBetan emakumezko presidente bat edukitzeko aukera hutsak feminista oro poztu behar lukeela uste du Clintonen kanpainak. Egiaz, ordea, zailtasunak ditu gazteekin konektatzeko.
 / GARY HE / EFE

Trump satirizatua, azken parodian

2016-10-21
Eduki gutxi eta irain asko izan dira AEBetako bi presidentegaien arteko azken eztabaidan. Hautagai errepublikanoa harrika aritu da bere buruaren kontra, hauteskunde sistema auzitan jarrita

Publizitatea