BERRIAk bat egingo du Palestinaren aldeko lanuzteekin, eta haien berri emango du zuzenean

Lanuzteek iraun bitartean, haien berri baino ez du emango webgunean.

Palestinaren aldeko lanuztearen kartela, BERRIAren egoitzan. BERRIA
Palestinaren aldeko lanuztearen kartela, BERRIAren egoitzan. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2025eko urriaren 14a
10:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIA egunkariak bat egingo du Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren alde deituriko mobilizazioekin, eta, horrenbestez, eskaintza informatiboa egokituko du. Txanden araberako lanuzteak antolatu ditu, eta horiek iraun bitartean lanuzteei buruzko informazioa emango du soilik webgunean.

Protesta egunak tarte berezia izango du webgunean. Zortzi kazetarik lanuzteen berri emango dute espresuki diseinaturiko zuzeneko kontakizunean. Mobilizazioen berri ere emango dute kaier horretan. Era berean, Berriketan podcastaren eguneko emisioa lanuzteen ingurukoa izango da. Bestalde, lanuzteek isla izango dute urriaren 16ko papereko alean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.