Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

erabakitzeko eskubidea

Masen izenean, eskerrak Azpeitiko Udalari hautetsontzia jartzeagatik

Eneko Etxeberria alkateak Kataluniako Generalitateko presidentearen bulegotik gutun bat jaso du, Azpeitian bizi diren katalanei azaroaren 9ko galdeketan botoa ematea ahalbidetzeagatik. Artur Masen bulegoko zuzendariak sinatu du eskutitza: Joan Vidal de Ciuranak.

Artur Masen izenean Azpeitiko Udalak jaso duen gutuna.
Artur Masen izenean Azpeitiko Udalak jaso duen gutuna. Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2014ko azaroak 19

Azpeitiko alkateak duela aste batzuk Mas Generalitateko presidenteari gutun bat bidali zion, azaroaren 9ko prozesu parte hartzailerako babesa eskaintzeko eta herriko plazan katalan bizilagunentzat hautetsontzi bat egongo zela jakinarazteko. Udalaren ekimenez, herritar talde batek jarri zuen botoa emateko aukera, eta bost katalanek bozkatu zuten, Kataluniako galdera berak zituztela aukera gisa ("Katalunia estatu izatea nahi duzu? Bai/Ez. Erantzuna baiezkoa izanez gero, Katalunia estatu independentea izatea nahi duzu? Bai/Ez").

Generalitateak Masen izenean Etxeberriari gutuna bidali dio, eskutitza jaso zutela jakinaraziz eta Azpeitian bizi diren katalanei Kataluniako etorkizun politikoaz euren iritzia adierazteko aukera emateagatik eskerrak adieraziz. Katalan herriari emandako babesa ere eskertu du.

Durangoko Udalak ere eman zien bertako katalanei azaroaren 9an botoa emateko aukera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.