Azpeitiko alkateak duela aste batzuk Mas Generalitateko presidenteari gutun bat bidali zion, azaroaren 9ko prozesu parte hartzailerako babesa eskaintzeko eta herriko plazan katalan bizilagunentzat hautetsontzi bat egongo zela jakinarazteko. Udalaren ekimenez, herritar talde batek jarri zuen botoa emateko aukera, eta bost katalanek bozkatu zuten, Kataluniako galdera berak zituztela aukera gisa ("Katalunia estatu izatea nahi duzu? Bai/Ez. Erantzuna baiezkoa izanez gero, Katalunia estatu independentea izatea nahi duzu? Bai/Ez").
Generalitateak Masen izenean Etxeberriari gutuna bidali dio, eskutitza jaso zutela jakinaraziz eta Azpeitian bizi diren katalanei Kataluniako etorkizun politikoaz euren iritzia adierazteko aukera emateagatik eskerrak adieraziz. Katalan herriari emandako babesa ere eskertu du.
Durangoko Udalak ere eman zien bertako katalanei azaroaren 9an botoa emateko aukera.