Haustura hidraulikoa

'Nire botoa: frackingik ez' kanpaina abiarazi dute

Haustura hidraulikoaren aurkako taldeek maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan hautagai izango direnen "konpromiso politikoa" bildu nahi dute.

Fracking Ez taldeko kideak, kanpainaren aurkezpenean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 15a
12:49
Entzun

Udal eta foru hauteskundeen harira, hiru asteko kanpaina jarri dute martxan fracking-aren aurkako taldeek. Haustura hidraulikoaren aurkako borrokan indarrak batzen segitu nahi dute. Bide horretan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietan eta foru aldundietan hautagai izango direnei begira egin dute kanpaina hau. Agiri bat prestatu dute hautagaiek hura sinatuta fracking-aren aurkako konpromisoa erakuts dezaten.

Hainbat arrazoirengatik abiarazi du kanpaina Fracking Ez plataformak. Batetik, uste du hurrengo agintaldia "erabakigarria" izango dela haustura hidraulikoaren gaian. Hori dela eta, "garrantzitsutzat" jo du botoa eman behar duten herritarrek jakitea alderdi bakoitzaren jarrera zein den. Bestalde, gogorarazi du herri ekinaldi legegilea martxan dagoela, baina ebatzi gabe oraindik. Hori horrela, kanpainaren bultzatzaileek uste dute udalerriek eta aldundiek Eusko Jaurlaritzari presioa egiten jarraitu behar dutela, behin betiko debekua ezar dezan.

Maiatzaren 6an bukatutzat emango dute kanpaina, eta, datu guztiak batu ondoren, emaitzak aztertzeko prentsaurreko informatibo bat egingo dute maiatzaren 12an. Horrez gain, udalerri bakoitzean lortutako emaitzen berri herriz herri emango dute, bertako alkategaiek fracking-aren inguruan zer pentsatzen duten jakinda hautesleek bere botoa eman dezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.