HOMOFOBIA

Abenduaren 8ko eraso homofoboa gaitzetsi du Bilboko Udalak

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak arbuioa adierazi du eraso homofoboaren aurrean, eta ohartarazi ez dela aurten gertatutako aurrenekoa. Halaber, babesa azaldu dio biktimari.

Arriagan hilaren 12an eginiko elkarretaratzea.
Arriagan hilaren 12an eginiko elkarretaratzea. Monika del Valle / Argazki Press

Berria -

2015eko abenduak 18 16:29

"Gisa honetako erasoak eguneroko bazterketa testuinguru zabalago batean kokatzen dira", udalak azaldu duenez: "Homo-lesbo-transfobia giza eskubideen urraketa onartezina da". "Askatasunaren eta berdintasunaren aurkakoak" izateaz gain, udalak azpimarratu du erasoak "gizartearen elkarbizitzaren muinean dauden balio eta printzipio demoktratikoen aurkako mehatxu bat" direla.

Kitzikan elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten larunbatean Arriaga plazan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bilboko Udaletxea, artxiboko irudi batean ©Luis Tejido/ Efe

Bilbo eta beste hemeretzi udalerri itxiko dituzte bihar

Berria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hogei herrik dute azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago, eta itxi egingo dituzte bihar. Ostalaritza ere itxi egingo dute herri horietan. Tartean dira Bilbo, Elorrio, Azpeitia, Pasaia, Zumarraga eta Legutio. Soilik Deba aterako da eremu gorritik.

"Jotzera egingo dugu tiro"

«Jotzeko egingo dugu tiro»

Edu Lartzanguren - Maider Galardi F. Agirre

Donostiako lau gazte atxilotu zituzten atzoko istiluetan, eta Ertzaintzak ez du baztertzen gehiago atxilotzea. Bideo bat zabaldu da sare sozialetan: ertzain batek agintzen du «jotzeko tiro» egiteko. Bederatzi zauritu daudela esan du Segurtasun Sailak.

Baheketak Durangon (Bizkaia), artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez, FOKU

1.346 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak eta Osasunbideak ia 17.000 test egin zituzten atzo, eta horien %8k eman dute positibo: 1.346k. Laugarren egunez jarraian, handitu egin da egun bakarrean zenbatutako positibo kopurua. 121 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan.

PCR probak egiteko gune bat, Agurainen. / ©Raul Bogajo, Foku

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden udalerriak

Berria

Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, eta herri horietako ostalaritza ere itxi egingo dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna