industria

Ezohiko batasun irudia, "benetako" industria politika baten alde

Hilaren 23an Bilbon ELA, CCOO, LAB eta UGT elkarrekin manifestatuko dira. Gatazka jakin askotan eskutik joaten dira Hego Euskal Herriko lau sindikatu nagusiak, baina batasun hori ez da hain ohikoa politika globaletan.

'Benetako politika industriala orain' lelopean 2014an ELAk, LABek eta ESK-k egin zuten manifetazioa, Gasteizen. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2016ko apirilaren 7a
07:51
Entzun

Azken hilabeteotan industrian zabaldutako berri txar ugariek, ordea, desadostasunak alde batera uztera eta bat eginik "benetako industria politika bat" eskatzera bultzatu dituzte. "Azken hiletan Euskal Herriko enpresa industrialetan itxierak edota kaleratze masiboak egiteko erabakiak ezagutzen ari gara. Hau gertatzen ari da hamarkadatan industri-politikarik izan ez delako eta gobernuak botere ekonomikoaren esanetara daudelako; euren lehentasuna propaganda dute, eta erreforma laboralaren moduko legeak ezartzen dituzte, hau da, gero enpresei halako erabakiak hartzeko aukera ematen dietenak", dio ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk sinatutako deialdiak.

Sindikatuk kexu dira gobernuek sustatu egin dituztela enpresa asko multinazionalen esku geratu izana, eta orain erabakiguneak galdu izanaren prezioa ordaintzen ari dela euskal industria. Halaber salatu dute aurrezki kutxen desinbertsio industrialen politika, haien ustez, "sektore estrategikoen aldeko apusturik ez egitea" erakusten duelako.

"Horregatik, milaka familiaren etorkizuna zalantzan dago. Industriarik gabeko herri batek ez dauka etorkizunik. Lantegi bat ixten denean kaltedun bakarrak ez dira bere plantillako langileak; halako erabaki batek azpikontratetako jendeari, garraiolariei eta fabrika dagoen herriari edo hiriari ere eragiten die", dio agiriak. .

Lau sindikatuek Euskal Herriko langileen borrokari babesa eman nahi diete. "Etekinak lortzea beste helbururik ez duten multinazionalei duintasunez aurre egiten dietenak dira gizarte honen ordezkaririk hoberenak".

Manifestazia eguerdiko 12etan izango da, "Gure industriaren defentsan, por una polĂ­tica industrial real", lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.