Bertsolaritza

Maider Arregik irabazi du Hernandorena saria

Gaztetxe eta gazte egoitzetan hiru kanporaketa jokatu ondotik, Zizpa Gaztetxean bukatu zen bertsolari gazteen Hernandorena sariketa joan den Larunbatean. Maider Arregi nagusitu zen.

Maider Arregi. /
Maider Arregi. / Bertsularien lagunak

Joanes Etxebarria -

2017ko azaroak 27

Punturik ez Donibane Lohitzuneko igandeko saioan bezala, Hernandorena sariketak irabazleak baditu baina puntuaketa ez da ezagutarazi. Buruz-burukora iritsi ziren Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi eta azken hau nagusitu zen. Hirugarren iritsi zen Aitor Servier lapurtarra. Ikusle anitz eta giro onean joan zen finala, eta antolatzaileen erranetan, “oso saio orekatua” joan zen, maila onekoa. Baionako Zizpa gaztetxeak ere sari bat eman zuen, entzulearena. Gehien bozkatua izan zen Aratz Igartzabalek irabazi zuen Zizpa sari hori.

Hemen ikusgai da Maider Arregi irabazlearen azken agurra

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna