Punturik ez Donibane Lohitzuneko igandeko saioan bezala, Hernandorena sariketak irabazleak baditu baina puntuaketa ez da ezagutarazi. Buruz-burukora iritsi ziren Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi eta azken hau nagusitu zen. Hirugarren iritsi zen Aitor Servier lapurtarra. Ikusle anitz eta giro onean joan zen finala, eta antolatzaileen erranetan, “oso saio orekatua” joan zen, maila onekoa. Baionako Zizpa gaztetxeak ere sari bat eman zuen, entzulearena. Gehien bozkatua izan zen Aratz Igartzabalek irabazi zuen Zizpa sari hori.
Hemen ikusgai da Maider Arregi irabazlearen azken agurra