Belgikako epaileak hilaren 14an ebatziko du Puigdemonten egoerari buruz

Epaileak abenduaren 14an jakinaraziko du Puigdemonten eta Generalitateko lau kontseilariren kontrako euroagindua onartzen duen ala ez.

Paul Bekaert Carles Puigdemonten abokatuetako bat hedabideen aurrean hizketan, Bruselan, gaurko saioaren ostean. STEPHANIE LECOCQ, EFE
Berria
2017ko abenduaren 4a
14:17
Entzun

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eta harekin Bruselan diren Generalitateko lau kontseilariek Belgikako justiziaren aurrean deklaratu dute gaur. Espainiako justiziak haien kontra eman duen euroaginduari buruz erabaki beharko du orain epaileak, eta jakinarazi duenez, abenduaren 14n emango du ebazpenaren berri.

Belgikako fiskalak berretsi egin du azaroaren 17ko lehen saioan adierazi zuen jarrera, eta Espainiako justiziaren euroagindua onartzeko argudioak badaudela adierazi du. Defentsak, berriz, atxilotze aginduaren aurkako argudioak aurkeztu ditu. Puigdemonten eta kontseilarien abokatuek adierazi dutenez, akusatuak Espainiako justiziaren esku utziz gero ez dira haien oinarrizko eskubideak bermatuko eta haien kontrako "auzi politikoa" jasateko arriskuan izango dira. Horrez gain, defentsak argudiatu du Espainiak leporatzen dizkien delituak ez direla Belgikako legedian existitzen.

Epaileak ebazpena jakinaraziko duen egunean, Mariano Rajoy Espainiako presidentea Bruselan izango da Europako Kontseiluaren batzarrean, eta Katalunian gaur hasiko den hauteskunde kanpainan murgilduta egongo dira indar politikoak. Erabakiari helegitea aurkezteko aukera izango dute aldeek, eta behin betiko epaia urtarrilaren erdialdera arte edo otsailera arte atzeratu daiteke.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.