TV3ek ezin izan du zuzenean eman Bruselako manifestazioa

"Aniztasun politikoa" argudiatuta ezarri dio debekua Espainiako Hauteskunde Batzordeak.

Puigdemont, Bruselako manifestazioaren buruan. TV3ek ezin izan du zuzenean eman. STEPHANIE LECOCQ,EFE
2017ko abenduaren 7a
15:24
Entzun

Espainiako kate pribatuek eman dituzte Bruselan egin duten manifestazio erraldoiaren irudiak, baina ez, ordea, Kataluniako telebista publikoak TV3ek. Izan ere, Espainiako Hauteskunde Batzordeak debekatu egin dio, argudiatuz kanpaina hasia izanik "aniztasun politikoa errespetatu" behar duela.

Telebista publikoko inofrmatiboetako buruak bere Twitterreko kontuan azaldu ditu manifestazioa zuzenean eman ez izanaren arrazoiak. Txioan Bassak "mingarri" jo du erabakia, batez ere kazetaritzaren ikuspegitik, eta jakinda Espainiako kate pribatuek euren irakurketa egingo dutela.

Ciudadanosek jarritako kexa baten ondotik etorri da manifestazioa zuzenean emititzeko debekua. Oharrean alderdiak salatu du azaroaren 11n preso politikoak askatzearen aldeko protesta zuzenean eman zuela telebista publikoak. Aldi hartan Kataluniako Hauteskunde Batzordeak iritzi zion emisioak ez zuela urratzen "aniztasun politikorako printzipioa". Ordea, Espainiako batzordeak kontrako irizpidea hobetsi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.