Espainiako kate pribatuek eman dituzte Bruselan egin duten manifestazio erraldoiaren irudiak, baina ez, ordea, Kataluniako telebista publikoak TV3ek. Izan ere, Espainiako Hauteskunde Batzordeak debekatu egin dio, argudiatuz kanpaina hasia izanik "aniztasun politikoa errespetatu" behar duela.
Telebista publikoko inofrmatiboetako buruak bere Twitterreko kontuan azaldu ditu manifestazioa zuzenean eman ez izanaren arrazoiak. Txioan Bassak "mingarri" jo du erabakia, batez ere kazetaritzaren ikuspegitik, eta jakinda Espainiako kate pribatuek euren irakurketa egingo dutela.
És periodísticament molt dolorós comprovar com les privades espanyoles poden retransmetre tota la manifestació de Brussel.les, però TV3, fiscalitzada i cosida a recursos que ens demanen "modular el dret a la llibertat d'expressió", no. pic.twitter.com/lIniS1eYeX
— david bassa (@david_bassa) 2017(e)ko abenduak 7
Ciudadanosek jarritako kexa baten ondotik etorri da manifestazioa zuzenean emititzeko debekua. Oharrean alderdiak salatu du azaroaren 11n preso politikoak askatzearen aldeko protesta zuzenean eman zuela telebista publikoak. Aldi hartan Kataluniako Hauteskunde Batzordeak iritzi zion emisioak ez zuela urratzen "aniztasun politikorako printzipioa". Ordea, Espainiako batzordeak kontrako irizpidea hobetsi zuen.