Albistea entzun

Sanchezek, Cuixartek eta Fornek Gorenean deklaratuko dute urtarrilaren 11an

Hiru auzipetuek berriz deklaratzeko aurkeztu duten eskaria aintzat hartu du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak.

Junqueras, Cuixar, Forn eta Sanchezen askatasuna galdegiteko manifestazioa, Bartzelonan, joan den abenduaren 4an. /
Junqueras, Cuixar, Forn eta Sanchezen askatasuna galdegiteko manifestazioa, Bartzelonan, joan den abenduaren 4an. / Quique Garcia/EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2017ko abenduak 14 14:56

Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilariak, Jordi Sanchez ANCko presidenteak eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak Auzitegi Gorenean deklaratuko dute berriz ere, urtarrilaren 11an. Beste behin deklaratzeko aukera galdegin zuten hiru auzipetuek, eta Pablo Llarena epaileak onartu egin du eskaria.

Forn, Sanchez eta Cuixart espetxean daude Kataluniako prozesu subiranistarekin lotutako auzia dela eta. Kautelazko neurri gisa agindu zuen Auzitegi Nazionalak haien espetxeratzea, eta auzia Gorenaren esku gelditu ondoren, neurri bera berretsi zuen Llarenak hirurentzako eta Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteordearentzako. Leporatzen zaizkien delituak berriz egiteko arriskua dutela adierazi zuen epaileak. Aldiz, Llarenak 100.000 euroko bermearekin aske utzi zituen espetxean ziren Generalitateko sei kontseilari.

Abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagai dira Forn eta Sanchez. Biak Junts per Catalunyaren zerrendan aurkeztu dira. Hori dela eta, Sanchezek aske uzteko baimena galdegin zion Gorenari, hauteskunde kanpainan parte hartu ahal izateko, baina Llarenak aukera hori ukatu dio gaur. Epailearen esanetan, Sanchez aske uzteak handitu eigngo luke auzipetuak indarkeria mobilizazioak deitzeko arriskua.

Matxinada delitua leporatzen die justiziak Forni, Sanchezi eta Cuixarti, besteren artean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, gaurko agerraldian, Espainiako Kongresuan ©J.C. Hidalgo / EFE

Grande-Marlaskak berriz esan du Espainian ez zela inor hil Melillako hesia igarotzeko ahaleginean

Ander Perez Zala

Espainiako Barne ministroak Guardia Zibila defendatu du, argudiatuta segurtasun indarren erantzuna «proportzionala» izan zela. Ikerketa batzuen arabera, gutxienez lagun bat hil zen Espainian sartzean.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gerra apartekoa da antolaketa sozial bat ezartzeko»

Igor Susaeta

Gerra erregimenaren eskema gobernatzeko eredu gisa aplikatzeak eragiten dituen egoerez eta ondorioez ohartarazi du Sanchez Cedillok 'Esta gerra no termina en Ucrania' liburuan.
NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

Mikel O. Iribar - Igor Susaeta

Aliantzaren helburuetako bat da Putinek «irabazten ez duela bermatzea». G7ko herrialdeek adostu dute Ukrainako gerra krimenen ikerketak koordinatzeko sare bat egitea
Jiang Zemin, 2007ko argazki batean. / ©MICHAEL REYNOLDS, EFE

Jiang Zemin hil da, 1993tik 2003ra Txinako presidente izandakoa

Jon Ordoñez Garmendia - Maddi Iztueta Olano

Tiananmen plazako protesten ostean hartu zuen kargua, eta Alderdi Komunistan merkatu ekonomia sozialista kontzeptua txertatu zuen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.