Auzitegiak

Jaurlaritzaren iritziz, "neurrigabea" da ertzain bati jarritako bi urteko zigorra

Orduan, Amaiurreko senataria zen Amalur Mendizabali bost zentimetroko zauria eragin zion ertzainak.

Amalur Mendizabal, odoletan, ertzainaren kolpea jaso ostean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 12a
15:22
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jaurlaritzako Segurtasunerako kontseilariorde Josu Zubiagaren ustez, "neurrigabea" da Gipuzkoako Auzitegiak ertzain bati jarritako bi urteko zigorra. "Agian, kontuan hartu dute Mendizabal garai hartan senataria zela. Hala ere, gertatutakoari eta haren ondorioei dagokionez, zigorra apur bat neurrigabea da".

Herrira-ren aurkako operazioan gertatu zen, 2013an, Hernanin. Ertzainak buruan jo zuenean, emakume bat babesten ari zen Amalur Mendizabal, eta senatari txartela zuen eskuan. Bost zentimetroko ebakia egin zion borra kolpeak, eta zortzi puntu eman zizkioten.

Epaiketan ertzainak onartu zuen borra erabili zuela, baina adierazi zuen "beharrezkoa" izan zela. Ordea, Mendizabalek azpimarratu zuen kolpea hartu aurretik ez zela izan inolako liskarrik bera zegoen tokian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.