Albistea entzun

Katalunia

Espainiako "estatu zuzenbidearen krisia" salatu du Torrentek, Kataluniako elite judizialaren aurrean

Kataluniako Parlamentuko presidentearen hitzek aztoramena sortu dute, eta aretotik alde egin dute, besteren artean, Kataluniako Auzitegi Nagusiko presidenteak, Kataluniako fiskal nagusiak eta Bartzelonako fiskalburuak. Espainiako Estatuan "preso politikoak" daudela salatu du Torrentek, Bartzelonako Abokatu Elkargoan egin duen hitzaldian.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea, gaur, Bartzelonako Abokatuen Elkargoan egin duen hitzaldian. /
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea, gaur, Bartzelonako Abokatuen Elkargoan egin duen hitzaldian. / BERRIA

Gorka Berasategi Otamendi -

2018ko otsailak 23

Roger Torrenten hitzaldiak parean zuen entzuleetako asko asaldatu ditu. Kataluniako Presidenteak Icab Bartzelonako Abokatuen Elkargoaren egoitzan hartu du hitza, eta Espainiako Estatuan estatu errepresioa eta preso politikoen existentzia salatu ditu.

Torrentek adierazi du "existitzen ez diren delituak" leporatuta, hainbat kargu hautatu daudela espetxean arrazoi politikoengatik. "Estatu zuzenbidearen krisia" gaitzetsi du, eta estatuko botere banaketa kolokan dagoela salatu. "Eskubide eta askatasunen atzerakada" ematen ari dela eta —"bereziki Katalunian"—, abokatu eta juristei dei egin die demokrazia defendatzera. "Ezin dugu beste alde batera begiratu", ohartarazi du.

Entzuleen artean zen Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa, eta hari egin dio zeharkako erreferentzia Torrentek. "Ikusi ditugu zenbait ministro, sententziarik egon aurretik, hedabideei erabaki judizialak aurreratzen".

Torrenten hitzek deseroso jarri ditu bertan zirenetako asko, eta aretotik alde egitea erabaki dute, besteren artean, Jesús Maria Barrientos Kataluniako Auzitegi Nagusiko presidenteak, Francisco Bañeres Kataluniako fiskal nagusiak eta Bartzelonako fiskalburu Concepcio Talok. Catalak aretoan jarraitu du, "Icab-ekiko errespetuagatik".

"Hori ez zen asmoa presidente jauna. Ezin zenuen hori egin. Ederra egin duzu. Mila esker", aurpegiratu dio Eugenia Gay Icab-eko dekanoak Torrenti.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Lenin Moreno presidentea, artxiboko irudi batean. ©SHAWN THEW / EFE

Ekuadorko presidente Lenin Moreno bere alderditik bota dute

Iosu Alberdi

Herri Aliantzak «mugimenduaren gidaritza politikoa abandonatzeaz» akusatu du. Morenoren esanetan, berriz, alderdiak herritarren gainetik jarri ditu bere interesak. 

Australiara bidean ziren AstraZencaren 250.000 dosi blokeatu ditu Italiak. ©Zoltan Mathe.

AstraZenecaren «hornidura arazoak» agerian, Italiak 250.000 dosi blokeatu ondoren

Berria

Italiako Gobernuak Australiara bidean zegoen AstraZenecaren txerto kargamentu bat geldiarazi zuen atzo. Guztira, 250.000 dosi blokeatu ditu.

FBIk zabalduriko irudi honetan, Federico Klein agertzen da, Kapitolioko Poliziari aurre egiten, bulegoaren arabera. ©FBI

Trumpen administrazioko kide bat atxilotu dute, Kapitolioaren erasoarengatik

Edu Lartzanguren

AEBetako Estatu Departamenduko maila ertaineko langile ohi bat da atxilotutakoa, Trumpek izendatutakoa. Polizia bati «arma arriskutsu» batekin eraso egitea egotzi diote.

Herriaren Areto Handia, Pekinen. ©ROMAN PILIPEY / EFE

Hong Kongeko hauteskunde sistema aldatuko du Txinak

Iosu Alberdi

Gaur hasi da Herri Batzar Nazionala, eta martxoaren 11 baino lehen onartuko ditu aldaketak. Horrek bozak atzeratzea eragin dezake, bigarren aldiz. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.