Literatura

Garbiñe Ubeda, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria

Datozen lau urteotan beteko du ardura hori Ubedak, EIEren batzar orokorrean aho batez erabaki dutenez. Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre ere batu zaizkio Zuzendaritza Batzordeari.

Garbiñe Ubeda idazle eta kazetaria. GORKA RUBIO / FOKU
Ainhoa Sarasola.
2018ko martxoaren 17a
16:58
Entzun

Batzar orokorra egin du Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) Bilbon, eta Garbiñe Ubeda idazle eta kazetaria hautatu dute elkarteko lehendakari, aho batez. Jasone Osororen lekukoa hartuta, datozen lau urteotan beteko du ardura hori Ubedak. 

Harekin batera, Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu dituzte Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre.

Batzar orokorraren aurretik, ezohiko batzar berezia ere egin du elkarteak, estatutuetan bazkide gazteen taldea sortu eta bidea emateko, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.