SNCF-ko greba

Ipar Euskal Herriko tren gidarien artean %100koa da gaur grebaren erantzuna

Sindikatuek %80ko erantzuna iragarri dute gaurko, "greba historiko bat".

SNCFko langileak, Miarritzeko batzarrean, goizean. EKHI ERREMUNDEGI BELOKI, IPARRALDEKO HITZA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2018ko apirilaren 9a
09:08
Entzun

SNCFko langileek laugarren greba eguna dute gaurkoa, eta erantzun handia espero dute Euskal Herrian. Goizean batzarra egin dute Miarritzen, eta, han jakinarazi dutenez, Iparraldeko tren gidari guztiek bat egin dute grebarekin. Hala, espero dute %80k egitea greba  Euskal Herrian. Ekhi Erremundegi BERRIAko eta Iparraldeko Hitza-ko kazetaria ari da gaurko egunaren berri ematen.

"Mugimendu handi bat sortzera goaz, Frantziako Gobernua gibelaraziko duena", esan dute Miarritzeko batzarrean langileek. 150 bat bildu dira han, eta banan-banan bozkatzen ari dira grebari jarraipena ematea. Hiru hilabeteko mobilizazioa aurreikusia dute Frantziako Gobernuaren erreformari buru egiteko.

Joan den asteartean hasi zuten greba SNCFko langileek. Gatazka "gogorra" espero dute sindikatuek, Macronen gobernuak adierazi baitu ez duela atzera egingo SNCFren erreformaren gakoetan. Tren bidaiarien liberalizazioa dago: Europako Batasunaren eskakizunei jarraikiz, gobernuak ordenantza bidez aldatu nahi ditu langileen estatusa eta SNCF enpresa publikoarena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.