Albistea entzun

ESPAINIAKO GOBERNU BERRIA

Grande-Marlaska Barne ministro izango da; Zelaa, Hezkuntzakoa

Sanchezek gobernu "aurrerakoi, moderno eta europazale bat" aurkeztu du. 17 ministroetatik 11 dira emakumezkoak. "Hazkundea egonkortzea eta aniztasunak onartzea" ditu helburuetako batzuk.

Pedro Sanchezen gobernua osatzen duten ministroak, presidentearekin eta Felipe Borboikoarekin, kargua hartu ondoren. /
Pedro Sanchezen gobernua osatzen duten ministroak, presidentearekin eta Felipe Borboikoarekin, kargua hartu ondoren. / J.J. Guillen/EFE

Ander Perez Zala -

2018ko ekainak 7

Ilusio handia dago Espainiako ezkerreko sektore batzuetan eta, batez ere, PSOEren boto emaileengan. Pedro Sanchezen izendapenak eta haren gobernuak, presidente berri bat hautatzen duten bakoitzean gertatzen den bezala, ikusmina sortu du gizartean, onerako eta txarrerako. Eta testuinguru eta sentsazio hori baliatu nahi du Sanchezek: "gizartearen isla izateko helburua duen" gobernu bat osatu du Espainiako presidenteak, haren hitzetan "aurrerakoia, modernoa eta europazalea" dena. Bi erronka izango ditu herritarrei begira: harengan itxaropena jarri dutenei huts ez egitea, eta haren gobernua mesfidati ikusten dutenak konbentzitzea. Hori guztia, datozen hauteskunde orokorrei begira, ahalik eta boto emaile gehien erakartzeko, eta PSOEren emaitzak hobetzeko, azken bi bozetan bere historiako txarrenak izan baitzituen. Joera aldatzeko, emakumeei hainbat keinu egin dizkie Espainiako presidenteak, azken urteotan boto emaile anitz galdu baititu gizarteko parte horretan: 17 ministroetatik 11 emakumezkoak dira —Espainiako gobernuen artean lehenengoz dira gehiengoa emakumeak—, eta genero desberdintasunei aurre egitea bere agintaldiaren ardatzetako bat izango da, Espainia "martxoaren 8an aldatu" egin zelako.

Sanchezek aukeratu dituen ministroen artetik bi euskal herritarrak dira. Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaile ohia izango da Espainiako Barne ministro. Auzitegi Nazionalean jardun zuen garaian (2004-2013), tortura salaketak ez ikertzeagatik Estrasburgok Espainiari jarritako bederatzi zigor kasuetatik seitan bera zen instrukzio epailea. Isabel Zelaa PSE-EEko kidea izango da Espainiako Gobernuko beste euskal herritarra. Hekuntza ministro kargua hartuko du, gaur. 80ko hamarralditik ari da hezkuntza arloko lan politiko eta instituzionaletan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izan zen, 2009 eta 2012 artean.

Espainiako erregeari bere lantaldearen berri eman ostean jakinarazi zituen Sanchezek ministroen izen-abizenak. Agerraldi laburra egin zuen atzo Moncloan, ideia bat argi uzteko: Espainia "herrialde hobea bilakatzeko anbizioa duten" pertsonez inguratu dela. Gizartearen "isla" izan nahi du, eta horregatik hartu du gizartea oinarri gisa Espainiako Gobernu berria osatzeko. Hainbat izenondo erabili zituen bere ministroak eta lantaldea deskribatzeko, baina hiru ideia nabarmendu zituen batez ere: "Gobernu parekide bat aurkezten ari naiz, belaunaldi anitzekoa, munduari irekia eta Europako Batasunean ainguratua". Laburbilduz, aurreko gobernuarekiko aldaketak eta distantziak finkatu ditu Espainiako presidente berriak.

Postu garrantzitsuetako asko emakumeen esku utzi ditu: presidenteordea eta Berdintasun ministroa izango da Carmen Calvo, Defentsakoa Margarita Robles, Ogasunekoa Maria Jesus Montero, Ekonomiakoa Nadia Calviño, Lanekoa Magdalena Valerio, Industriakoa Reyes Maroto eta Justiziakoa Dolores Delgado. Politikari horiek guztiek hartuko dute kargua gaur, gainontzeko ministroekin batera, 10:00etan egingo duten ekitaldi batean.

Egiturari dagokionez ere, aldaketa nabarmenak egin ditu Mariano Rajoy karguan haren aurrekoaren gobernuari konparatuz gero. Aurrekoak hamahiru ministerio zituen, eta egungoak hamazazpi izango ditu: Kultura Ministerioa berreskuratu du Sanchezek, Industria, Zientzia eta Berdintasun ministerioak sortu ditu, eta, PSOEren aurreko gobernuen joera hautsiz, Ogasun eta Ekonomia ministerioak bereizi egin ditu, esaterako. Trantsizio energetikoa ere giltzarritzat du, eta auzi horretara ere ministerio bat bideratu du.

Sanchezek prentsaurrekoan adierazi zuenez, bere agintaldiaren helburuetako batzuk izango dira "berdintasun politikak" bultzatzea, ekonomiaren bidez herrialdea "modernizatzea", hazkundea "egonkortzea", Espainiako "aniztasunak onartzea" eta "ustelkeriaren aurka borrokatzea". Egutegiaren arabera, hurrengo boz orokorrak 2020an egingo dira, eta ikusteko dago gobernuburu berriak data horri eutsiko ote dion eta bere agintaldia zukutu nahiko ote duen.

Aurrekontuak, pentsioak...

Sanchezek aipatu ez zituen arren, beste hainbat erronka izango ditu gaurtik aurrera. Pentsioak, 2019rako aurrekontuak adostea, eta Kataluniako prozesu subiranista izango dira haren agintaldiko protagonistetako batzuk. Zentsura mozioko diskurtsoan azaldu bezala, helburuak betetzeko beharrezkoa izango du zenbait gauza adostea gainontzeko indarrekin; hori izango da erronka zailena.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Emakume bat burua estalita, atzo, Teherango kaleetan. ©STRINGER / EFE

Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean

Edu Lartzanguren

Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du krisia eragin duen polizia taldea sakabanatu izana

Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...