Albistea entzun

INDARKERIA MATXISTA

Libre utziko dituzte Iruñeko talde bortxaketaren egileak

Nafarroako Auzitegiak onartu egin du defentsaren eskaria: behin betiko epaia iritsi arte baldintzapean aske geratuko dira. Astelehenean egin zuten auzi saioa. Nafarroako Gobernuak autoari helegitea jarriko diola iragarri du. Protesta jendetsuak egin dituzte.

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko ekainak 21 07:04

Jasotako zigorrak berealdiko ezinegona sortu zuen kalean, eta beste erabaki bat hartu du orain Nafarroako Auzitegiak: libre utziko ditu Iruñean 2016an egindako taldeko sexu erasoan parte hartu zuten bost gizonak. Defentsak eskatutako eskaria onartu egin du epaimahaiak, hedabide batzuek azaldu dutenez.

Bederatzi urteko espetxe zigorra jarria diete bost gizonei. “Abusu” mailara jaitsi zuten taldeko eraso hura, ez zuten “sexu eraso” delitua izan zela izateko frogarik ikusi: alegia, epaileen arabera, ez zen indarkeriarik egon bost gizon helduk 18 urteko adingabe bati egindako erasoa, nahiz eta aitortu zuten sexu harremanak ez direla adostuak izan eta bost zigortuek beren nagusitasuna baliatu zutela. Areago, epaileetako batek absoluzioa eskatu zuen, deliturik ere ez zegoelakoan. Ezinegon handia sortu zuen epaiak, eta protesta ugari eta jendetsuak izan ziren kalean.

Hain justu ere, epaile horren argudioei heldu die defentsak zigortuak kalera ateratzea eskatzeko. Epaiari helegitea jarria diote alde guztiek: akusazioek zigor handiagoa eskatu dute, sexu erasoa izan zelakoan, eta defentsek absoluzioa nahi dute.

Erabakiak iritsi arte, libre geratuko dira bost zigortuak, 6.000 euroko bermearekin. Astean hirutan joan beharko dute beren herrietako auzitegietara: astelehen, asteazken eta ostiraletan. Ezingo dute Madrilgo Erkidegora sartu —biktima hangoa da—, pasaportea kendu diete eta Espainiako estatuaren mugetatik ateratzeko debekua jarri diete.

Iturri horien arabera, autoa jaso dute zigortuek jada, baina bihar egingo da publiko. Zabaldu dutenez, erabakiaren kontra dago Jose Francisco Cobo epaimahaiko burua, eta boto partikularra idatzi du, zigortuak preso mantendu behar direla argudiatuz.

Biktimaren defentsak salatu du berak ez duela jaso erabakiaren berririk, eta oso haserre agertu da. "Zirku mediatikoa" salatu dute.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gogor salatu du erabakia, eta autoaren kontrako helegitea jarriko dutela jakinarazi du. Joseba Asiron Iruñeko alkateak ere salatu egin du Udalak ez duela notifikaziorik jaso, auzian akusazio partikularra den arren: "Udalak ez du inongo notifikaziorik jaso. Albistea baieztatzen bada, norbaitek erantzukizunak hartu beharko ditu, oso larria delako".

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alexandra Ruiz de Azua eta Aitziber Samaniego. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Orbaindu gabeko zaurien ispilu

Edurne Begiristain

Elikadura portaeraren nahasmenduak dituzte Alexandra Ruiz de Azuak eta Aitziber Samaniegok, eta Osakidetzari unitate berezi bat eskatu diote «arta integralerako». Haien ustez, janaria arazo emozional askoren «izozmendiaren punta» da.

«Gure gizartean dena da kontsumorako gai, baita argaltasuna ere»

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Gure gizartean dena da kontsumorako gai, baita argaltasuna ere»

Ion Orzaiz

Elikadura portaeren nahasmendu kasu ugari artatzen dituzte Argibide fundazioan. Ageriko sintomak artatze hutsaz harago, erroko gabeziei eta arazoei erreparatzeko galdegin du Fermin Goñi arduradun zientifikoak.
Foruzaingoa istripu bat artatzen ©Nafarroako suhiltzaileak

Gizon bat hil da Baztanen auto batek harrapatuta

Isabel Jaurena

Ibilgailuaren gidariak ihes egin du, eta oraindik ez dute aurkitu

Solidary ikerketa taldeko kideak euren liburua aurkezten. ©ISABEL JAURENA

Pandemiak gizarte mugimenduak baldintzatu dituela ondorioztatu dute

Isabel Jaurena

Antirrazismoan, ekologismoan, euskaran eta feminismoan diharduten taldeak ikertu dituzte. Solidary taldeko kideek egin dute ikerketa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...