Ezbeharra

Gutxienez sei lagun hil dira Italian, diskoteka batean

Ehundik gora zauritu daude. Sfera Ebbasta rap kantariaren kontzertuan izan da ezbeharra, Corinaldo herrian.

Larrialdi zerbitzuak ezbeharra izan den diskotekaren kanpoaldean. ITALIAKO SUHILTZAILEAK.
2018ko abenduaren 8a
17:39
Entzun

Italiako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, piperbeltz esprai batek eragin du ezbeharra; jendea saldoan ateratzen hasi, eta pilaketak gertatu dira. Corinaldo herriko diskoteka batean izan da, Sfera Ebbasta rap kantari ezagunaren kontzertuan.

Suhiltzaileek berri eman dutenez, mila lagun inguru ari ziren kontzertua ikusten. Sei pertsona hil dira, gazteak gehienak, eta beste hamar lagun larri daude. Zaurituak 120 baino gehiago dira, dena den, pilaketen ondorioz. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.