Albistea entzun

Katalunia

Turull espetxeko erizaindegira eraman dute, gose grebako hamalaugarren egunean

Jaume Padros medikuak jakinarazi du Lledonerseko espetxeko erizaindegira eraman dutela Jordi Turull Kataluniako kontseilari kartzelatua.

Lledonersko kartzelan dauden buruzagi katalan independentistak.
Lledonersko kartzelan dauden buruzagi katalan independentistak. OMNIUM CULTURAL Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2018ko abenduak 14 07:13

Gaur beteteko dituzte bi aste gose greban Kataluniako Generalitateko bozeramaile ohi eta JxCren Kataluniako Parlamentuko diputatu Jordi Turullek eta Jordi Sanchez JxC Junts Per Catalunya alderdiko presidenteak. "Pasatutako denboraren eta haren egoera pertsonalaren ondorioz, gomendagarria da Turull Lledonerseko erizaindegira eramatea", azaldu du Padrósek sare sozialetan. Turullen eta Sanchezen medikua izateaz gain, Kataluniako Medikuen Kolegioko presidentea da Jaume Padrós.

VilaWeb hedabideak zehaztu duenez, lekualdatzea ez da izan "osasun arazo jakin baten" ondorio, baizik "oro har, haren egoeraren" ondorio, "ahulduta" dagoelako.

Gose greba hasi zutenean azaldu zutenez, Auzitegi Konstituzionalari Giza Eskubideen Europako Auzitegira joateko aukera eragotzi nahi diela leporatzen diote Turullek eta Sanchezek: "Auzitegi [Konstituzional] inpartzial bat aldarrikatzen dugu, gure eskubideen jarduna oztopatuko ez duena", jakinarazi zuten biek, haien abokatu Jordi Pinak irakurritako manifestu baten bidez. Abenduaren hasieran eman zuten erabakiaren berri.

Bi egun beranduago, Joaquim Forn eta Josep Rull Kataluniako Gobernuko kontseilari ohiek ere gose greba mugagabea hasi zuten atzo Lledoners espetxean. Jordi Sanchezek eta Jordi Turullek asteburuan hasitakoari batu zaizkie. Auzitegi Konstituzionalak "blokeoa" ezartzen diela salatu dute.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Emakume bat bozkatzen, gaur, Zaporizhiako ospitale batean ©EFE

%97k Errusiako Federazioarekin bat egitearen alde bozkatu dute, lehen emaitzen arabera

Igor Susaeta

Donetsk, Luhansk, Zaporizhia eta Kherson Ukrainan Errusiak partzialki okupatutako eremuetan egin dituzte galdeketak. Ukrainak jakinarazi du traizioa egotziko dietela bozketetan «moduren batean» parte hartu duten ukrainarrei.

Pere Aragones Kataluniako presidentea, gaur, politika orokorreko eztabaidan ©Quique Garcia, EFE

Erreferendum bat noiz eta nola egin zehazteko argitasun akordio bat proposatu du Aragonesek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa lortzeko eztabaida hastera deitu ditu alderdiak eta gizartea bera, eta ezinbestekotzat jo du eremu sozial guztien ekarpenak jasotzea. Nabarmendu du Katalunian badela autodeterminazioaren aldeko gehiengo zabal bat.

Pertsona batzuk hauteskundeetako emaitzak ikusten, atzo, FdI Italiako Anaiak alderdiaren egoitzan. ©ETTORE FERRARI / EFE

Europako eskuin muturrak beso zabalik hartu du neofaxisten garaipena

Julen Otaegi Leonet

Le Penek ultrak zoriondu ditu, «EB antidemokratiko eta harroputz baten mehatxuei aurre egiteagatik». Orbanentzat, «merezitako garaipena» da». Frantziak «erne» egotera deitu du
Kolonbiako eta Venezuelako herritarrak muga zeharkatzen, Francisco de Paula Santander zubitik, atzo. ©RAYNER PEÑA R. / EFE

Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko muga ireki dute, zazpi urteren ondoren

Maddi Iztueta Olano

Lurreko eta aireko merkataritza trukeetarako erabili ahal izango da. Bi herrialdeak harreman diplomatikoak berreskuratzeko bidean daude

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...