Maravillas gaztetxea

Batzokiaren aurkako erasoa salatu dute Altsasuko EAJk eta Geroa Bai koalizioak

Atea "hormatu" diote Altsasuko batzokiari, eta Maravilllas gaztetxearen aldeko margoketak egin dituzte. EAJk iragarri du salaketa jarriko duela. Geroa Baik adierazi du aldaketaren kontrako erasoak direla.

Altsasuko batzokiaren itxura, gaur goizean. ALTSASUKO EAJ.
2019ko urtarrilaren 18a
15:46
Entzun

Azken egunetan batzoki batean baino gehiagotan egin dituzte margoketak Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustea salatzeko. Gaur, Altsasuko EAJk salatu du batzokiaren aurkako erasoa. Argazki batean ikus daitekeenez, harriz eta hormigoiz "hormatu" diete atea, eta margoketak egin dituzte ondoan: "Uxue, utzi gaztetxeak bakean. Hormatu zuen batzokiak". Okupazioaren ikurra ere egin dute.

"Eraso hau irmoki gaitzesten dugu", adierazi du Altsasuko EAJk Twitterren: "Eraso honek gure alderdiaren eta honen parte diren gizon eta emakumeen kontra dagoen jazarpena agerian uzten du". Geroa Baik ere salatu du "beste eraso bat" jasan dutela koaliziokide jeltzaleek: "Eraso onartezina da, eta ez da bakarrik gure koalizioaren aurkakoa, aldaketaren aurkakoa da". Urtarrilaren 8an ere salatu zuen Altsasuko EAJk margoketak egin eta pintura bota zietela batzokira.

Azken egunetan, Nafarroatik harago ere egin dituzte margoketak batzokietan. Besteak beste, Arrasaten (Gipuzkoa) egindakoak salatu ditu alderdi jeltzaleak.

Atzo, Iruñean, Labrit kalea moztu zuen gazte talde batek, eta bi lagun bidoi batera kateatu ziren, gaztetxearen hustea salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.