KATALUNIA

Otsailaren 5aren bueltan hasiko da buruzagi independentisten aurkako epaiketa

Politikari presoen lekualdaketa atzeratu dezakeela jakinarazi dio Auzitegi Gorenak Espainiako Barne Ministerioari.

Oriol Junqueras, 2017ko urrian. ALEJANDRO GARCIA / EFE
Igor Susaeta.
2019ko urtarrilaren 23a
19:41
Entzun

Kartzelatuta dauden bederatzi politikariak urtarrileko azken astean Kataluniatik Madrilera lekualdatzeko eskatu zion Gorenak Barne Ministerioari, joan den urtarrilaren 10ean. Baina Manuel Marchena buruzagi independentistak epaituko dituen epaimahaiaren presidenteak gutun bat bidali dio, gaur, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari, jakinaraziz lekualdaketa hori atzeratu dezakeela.

Gorenak aurrenekoz eman du epaiketarako balizko data bat. Ez dago argi noiz hasiko den zehatz-mehatz, baina Gorena epaiketaren egutegia zehazten hasi da. Gaur-gaurkoz, defentsek egindako frogen eta lekukoen eskaerak aztertzen ari dira politikari kataluniarrak epaituko dituzten magistratuak. Probidentzia bat kaleratuko dute ondoren, eta epaiketaren hasiera data ezarri.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.