Preso eta iheslariak

Xingola horiak kendu dituzte ertzainek legebiltzarreko EH Bilduren bulegotik

Euskal presoak etxeratzearen aldeko kartelak ere kendu dituzte, Mikel Otero legebiltzarkideak salatu duenez. Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak eman die agindua legebiltzarreko ertzainei.

Eusko Legebiltzarreko ertzainak xingola horiak kentzen, EH Bilduren bulegoan. DAVID AGUILAR, EFE.
2019ko apirilaren 4a
16:25
Entzun

Kataluniako xingola horien debekua Eusko Legebiltzarrera ere iritsi da. EH Bilduren bulegoan jarrita zituzten halako batzuk, kanpoaldetik ikusteko moduan, eta ohartarazpena egin ondoren kentzen ez zituztela ikusita, lazoak erretiratzeko agindu die ertzainei Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak. Mikel Otero legebiltzarkideak (EH Bildu) salatu du erabakia, eta bideo bat ere igo du sare sozielatara.

"Parlamentuko presidentearen aginduz, segurtasun zerbitzuak EH Bilduren bulegoetan sartu dira, euskal eta katalan preso politikoekin elkartasunez, leihoetan geneuzkan xingola horiak eta presoak etxera zioten kartelak kentzera", azaldu du Oterok, mezu batean.

EH Bilduk zehaztu duenez, joan den ostiralean jarri zituzten xingola horiak. Kanpoaldetik ere ikus zitezkeen, Julen Arzuaga legebiltzarkideak jarritako argazkietan ageri denez.

Tejeriak sinatutako ebazpenaren arabera, nahiz eta sinboloak bulegoen barruan egon, kanpotik ikusteko moduan zeuden, eta beraz, Espainiako hauteskunde batzordearen araua urratzen zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.