Kataluniako xingola horien debekua Eusko Legebiltzarrera ere iritsi da. EH Bilduren bulegoan jarrita zituzten halako batzuk, kanpoaldetik ikusteko moduan, eta ohartarazpena egin ondoren kentzen ez zituztela ikusita, lazoak erretiratzeko agindu die ertzainei Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak. Mikel Otero legebiltzarkideak (EH Bildu) salatu du erabakia, eta bideo bat ere igo du sare sozielatara.
"Parlamentuko presidentearen aginduz, segurtasun zerbitzuak EH Bilduren bulegoetan sartu dira, euskal eta katalan preso politikoekin elkartasunez, leihoetan geneuzkan xingola horiak eta presoak etxera zioten kartelak kentzera", azaldu du Oterok, mezu batean.
🎥🎥
— mikel otero (@otero_mikel) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
Por orden de la presidenta del Parlamento, servicios de seguridad de la cámara entran en las oficinas de @ehbildu a retirar lazos amarillos y carteles #PresoakEtxera que teníamos en las ventanas en señal de solidaridad con las y los presos políticos vascos y catalanes
🎬 pic.twitter.com/yx8HVyQwBD
EH Bilduk zehaztu duenez, joan den ostiralean jarri zituzten xingola horiak. Kanpoaldetik ere ikus zitezkeen, Julen Arzuaga legebiltzarkideak jarritako argazkietan ageri denez.
Desde el Parlamento de Vitoria-Gasteiz🎗
— Julen Arzuaga (@julenaretakoa) 2019(e)ko apirilaren 1(a)
Legebiltzarretik preso politiko guztiak ETXERA!🎗#LlibertatPresosPolitics 🎗#Elkartasuna 🎗#Solidaridad🎗#PresosPolitics 🎗#Exiliats 🎗#Parlament 🎗 pic.twitter.com/7UGV2MIdJd
Tejeriak sinatutako ebazpenaren arabera, nahiz eta sinboloak bulegoen barruan egon, kanpotik ikusteko moduan zeuden, eta beraz, Espainiako hauteskunde batzordearen araua urratzen zuten.