Euskal presoak
Xabier Sagardoi euskal presoa aske gelditu da, zigorra beteta
Iruñeko espetxetik irten da, gaur. Martxoaren 14an Euskal Herriratu zuten.

Xabier Sagardoi euskal presoa aske gelditu da. Iruñeko espetxea utzi du gaur, sei urteko zigorra bete ondoren.
Sagardoiri Segiko kide izatea leporatu zioten, eta beste hainbat gazterekin batera zigortu zuten espetxean sartzera. Kondenak mobilizazioak eragin zituen. 2013an, herri harresi bat altxatu zuten Iruñean, epaiaren kontra.
Espainiako Espetxeetako Instituzioek hirugarren gradua onartu zioten Sagardoi EPPK-ko kideari, joan den otsailean; eta, martxoan, Iruñeko espetxera lekualdatu zuten.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.