Europako bozak

Barrena Europarako hautagai izango dela berretsi dute EH Bilduko kideek

Pernando Barrena, iazko maiatzean, Bilboko ekitaldi batean. ARITZ LOIOLA/FOKU
2019ko apirilaren 12a
17:45
Entzun

Pernando Barrena izango da Europako Parlamenturako EH Bilduren hautagaia. Mahai Politikoak egin zuen proposamena, Josu Juaristik karguari uko egin ondoren —"harreman sentimental bat" amaitu ostean izan dituen jarrera "ez-onargarri" eta "lekuz kanpokoengatik" eman zuen dimisioa—, eta EH Bilduk militanteek berretsi egin dute erabakia, boto telematiko bidez.

EH Bilduk emandako datuen arabera, emandako botoen %82,36 izan dira Barrenaren aldekoak; %13,78k ezezkoa eman dute, eta %3,83k zuri bozkatu dute. Horrenbestez, Orain Errepublikak koalizioko zerrendan bigarren izango da Barrena. ERC, BNG eta ezkerreko beste indar subiranista batzuekin osatu du koalizioa EH Bilduk, eta Oriol Junqueras izango da zerrendaburua.

Barrenak ibilbide luzea egin du ezker abertzalean. Berriozarko zinegotzi izan zen 1990eko hamarkadan, eta 1999an EH Euskal Herritarrok hautagaitzarekin aurkeztu zen Nafarroako hauteskundeetara. Batasuneko kide ere izan zen, eta 2007an Segurako operazioan atxilotu zuten. Legez kanporatzeen ondoren, Sortu alderdia eratzeko prozesuan hartu zuen parte, eta bozeramaile lanak egin zituen lehen urteetan. Euskal gatazkaren harira, nazioarteko eragile ugarirekin izan ditu harremanak. Txillarreko elkarrizketetan parte hartu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.