Espainiako bozak
Xingola horiz jantzi dute Errenteria, Riveraren ekitaldiaren aurka
Eguerdian mitin bat zuen Ciudadanoseko buruak Errenteriako plazan. Ertzaintzak zainduta sartu da herrira, eta oihu artean agurtu dute herritarrek.

Ehunka herritar bildu dira Errenterian (Gipuzkoa) Ciudadanosek herriko plazan zuen hauteskunde ekitaldiaren aurka protesta egiteko. Ertzaintzaren babespean egin dute plazarako bidea Albert Riverak eta haren jarraitzaileek, besteak beste, Espainiako banderak eskuan zituztela.
Inguruan ziren ehunka herritar, protesta egiteko. Faxistak kanpora oihuka aritu dira, Herrialde Katalanetako esteladak eta ikurrinak eskuan hartuta. Plazaren lau ertzak hartu ditu Ertzaintzak.
Hau da #Orereta herriak egiten dion harrera @CiudadanosCs i! ðÂÂÂÂÂÂÂÂÂð¼ðÂÂÂÂÂÂÂÂÂð¼ #AgurTrifachito pic.twitter.com/xfoYoL5lbT
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Llagada a pie de Rivera a orereta
— Josu (@Josu32471482) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Toma toma toma pic.twitter.com/JOncHZF546
"Probokazioan ez erortzeko" eskatu zuen atzo Julen Mendoza alkateak (EH Bildu). Ciudadanosek ekitaldia egiteko hautatutako plaza eta inguruko eraikin batzuk xingola hori handiekin zeuden goizean, preso eta erbesteratu katalanak gogoan. Eltze-joka ere aritu dira bizilagun batzuk.
#Errenteria beti antifaxista. Ez dira pasako pic.twitter.com/g4jHL928eD
— Ernesto Ibarluzea (@Uhinona) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Oreretan ere ez zarete ongi etorriak! #FaxistakKanpora pic.twitter.com/fcy5Ua8uLg
— Imanol Saiz (@ImanolSaiz) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Herriko haurrek betidanik jolaserako erabiltzen duten plaza okupatu dute gaur tenporalki, komunitate murritz, espainiar bakar eta autoritarioa amesten duten Rivera eta bere sekitokoek. Horren aurrean #Orereta #Errenteria-ko herritarrek elkartasun eraldatzailez apaindu dute plaza pic.twitter.com/Og1L7vPnwG
— birasuegi #Koop #ESE (@birasuegi) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Atzo, Voxek ere ekitaldiak egin zituen Donostian eta Bilbon. Istiluak ere izan ziren, batez ere, Bizkaiko hiriburuan. Bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, eta haietako lau gaur goizean pasatu dira epaile aurretik -guztiak, deialdi antifaxistan parte hartu zutenak-. Desordena delituak egozten dizkiete. Bosgarrena, berriz, bart gauean utzi dute aske.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.