Alderdiak

Ciudadanosek fiskaltzan salaketa bat jarri du Errenteriako gertakariez

Espainiako alderdiak ezker abertzalea eta Ernai egin ditu gertatutakoaren erantzule.

Albert Rivera, Errenterian. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2019ko apirilaren 17a
09:53
Entzun

Ciudadanosek Espainiako Estatuko Fiskaltzan salaketa bat aurkeztu du igandean Errenterian (Gipuzkoa) haren ekitaldian izandako gertakariez. "Irain, mehatxu eta gorroto" delituak egin ote ziren aipatu du, eta uste du ezker abertzalea eta, zehazki, Ernai egon zirela protesten atzean.

Idatziaren arabera, Errenteriakoa ez zen izan "alderdi batekiko edo haren ideiekiko desadostasuna adierazteko bat-bateko elkarretaratze bat, ezker abertzalearen inguruan kokatzen den Ernai erakundeak antolatutako azpijoko bat baizik". Froga gisa aurkeztu dituzte sare sozialetan zabaldutako hainbat mezu, haien arabera "Ernairena litzatekeen" kontu batetik. 

Alderdiak eskatzen du idetifikatu ditzatela Ernairen Twitter kontua baliatzen dutenak eta ikertu ditzatela Errenteriako ekitaldian "indarkeriazko ekintzak sustatu eta haietan parte hartu zutenak".  

Bestetik, atzo Bilbon Ertzaintzak moztu egin zuen Euskalduna jauregi aurreko kalea, eta neurketak egin eta frogak jaso zituen. Antza, ikerketak zerikusia du larunbatean Voxen ekitaldia zela-eta gertatutakoarekin. Ertzain batek gazte bat larri zauritu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.