PRESO ETA IHESLARI OHIAK

Harrerak erronka nagusitzat jo du preso eta iheslari ohien kotizazioa lantzea

Batzarra egin du elkarteak, Elgetan (Gipuzkoa). Jakinarazi duenez, hemeretzi pertsonari eman diete laguntza lan munduratzean.

Harrera elkarteko kideak, gaur Elgetan eginiko batzarrean. ANDONI CANELLADA / FOKU
jon olano
2019ko apirilaren 27a
07:49
Entzun

2012. urtean sortu zen Harrera elkarte asistentziala, eta gaur egin du zortzigarren batzarra. Bertan jakinarazi dituzte zenbait datu: esaterako, iaz hemeretzi preso, iheslari edo deportatu ohi lan munduan integratu zirela elkartearen laguntzari esker. Zortzi urteko ibilbidean, 159ri lagundu diete.

Elkarteak makina bat kontaktu du politika, ekonomia eta gizarte alorretan, eta gustura dago jasotzen duen erantzunarekin, Karlos Ioldi bozeramaileak BERRIAri herenegun adierazi zionez: "Eragozpenik ez dugu aurkitu preso ohien-eta ibilbideagatik; gehienez, lanposturako prestakuntza ezagatik izan ditugu arazoak".

Batzarrean, elkarteak etorkizuneko erronka nagusiak definitu ditu; horien artean, nagusiki, erretiro aldian dauden preso, iheslari eta deportatu ohien egoera ekonomikoa lantzea. Izan ere, oso urte gutxi dauzkate kotizatuta, eta, beraz, pentsio apalak dituzte askok. Hiru urterako lanketa bat prestatuko du Harrerak, egoera aztertzeko. Guztira, 1.700 bat lagunekin hitz egin nahi dute horretarako, "erradiografia osoa" egiteko.

Preso ohi ugari daude 65 urteren bueltan, eta "oso kotizazio txikiarekin" iritsi dira erretiro adinera, Sebas Barinagarrementeria Harrera elkarteko presidenteak ohartarazi duenez. "Erretirorako baliabide gutxi dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.