inaki petxarroman
Analisia

Herri gisa erantzun du Euskal Herriak

2019ko apirilaren 28a
10:34
Entzun

Susmatzen ziren Espainiako eskuindarren mehatxua eta euren errezeta zentralizatzaile eta atzerakoien mamutzarra, eta, horregatik, ezohiko kanpaina izan da hau Euskal Herrian eta Katalunian. Eta herri gisa erantzun dute biek. Hego Euskal Herrian ia milioi bat boto atera dituzte autodeterminazioaren alde dauden indar politikoek —EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos— eta milioi erdi bat inguru Katalunian 155. artikulua indarrean jarri eta bertako agintari legitimoen aurka jazarpena babestu zutenek —PSOE, PP, C’s eta Navarra Suma—.
Seinale bat bazen hautetsontziak ixterakoan ageri zen parte hartze igoera —ia hamar puntukoa—. Eta emaitzak zenbatzen joan ahala, aurreikus zitekeena gauzatu egin da: erreakzio boto nabarmena eman dute euskal herritarrek PP-C’s-Vox balizko koalizioaren aurka. Eta baita katalanek ere. EAJk hauteskundeak irabazi ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta EH Bilduk igoera handia izan du herrialde guztietan. Katalunian ERCk irabazi ditu bozak eta sei diputatu gehiago izango ditu aurreko agintaldian baino. ERCk eta EH Bilduk egingo duten koalizio independentistak milioi bat botoren langa gainditu du, eta herrien autodeterminazioaren ahotsa ozen entzunarazi ahal izango dute Espainiako Gorteetan. Espainiako Gobernua osatzen dutenek osatzen dutela, erreferente garbi bat izango dute herrien autodeterminazioaren alde dauden indarren artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.