Espainiako hauteskundeak

Espainiako Estatutik kanpoko botoek ez dute aldatu Arabako eta Nafarroako diputatu banaketa

Javier Maroto PPko hautagaia Kongresutik kanpo gelditu da. Arabako laugarren diputatua norentzako izango zen erabaki behar zuten Espainiako Estatutik kanpo emandako bozek. Nafarroan, PSNrentzat izan da azken diputatua.

Iñaki Ruiz de Pineko EH Bilduren Arabako diputatu hautatua. JAIZKI FONTANEDA, EFE
2019ko maiatzaren 1a
07:17
Entzun

Javier Maroto diputatu eserlekurik gabe geldituko dela ziurra da. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, estatutik kanpo bozkatu dutenen botoak zenbatzea falta zen, EH Bilduren eta PPren arteko alde estua irauliko zen ala ez jakiteko. 604 botoko aldea zuten hauteskunde gaua amaitu zenean, eta laugarren eserlekua EH Bilduren esku zegoen, behin behinean —EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek ere bana eskuratu dituzte—. Estatutik kanpo emandako botoak zenbatuta, berretsi egin da diputatu banaketa hori. EH Bilduren hautagai Iñaki Ruiz de Pinedo Arabaren ordezkari izango da Espainiako Kongresuan.

Guztira, 24.746 boto lortu ditu EH Bilduk, eta 24.304 eskuratu ditu PPk.

Nafarroan, PSNk eta EH Bilduk lehia estua izan zuten azken diputatua lortzeko. Sozialistek 400dik gora botoren aldearekin lortu zuten azken diputatua, eta alde hori indartu egin dute Espainiako Estatutik kanpo jasotako botoek: 1.543 botoetatik 507 jaso ditu Navarra Sumak, 377 PSNk, 234 Unidas Podemosek, 133 Voxek, 119 EH Bilduk eta 97 Geroa Baik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.