Zientzia

Alexander von Humboldt ikerketa saria jasoko du Enrique Zuazua matematikariak

Sariz betetako ibilbidea du lehendik ere, eta Alemaniako erakunde ospetsuaren goraipamena jasoko du orain.

arantxa iraola
2019ko maiatzaren 2a
12:13
Entzun

Eibarren (Gipuzkoa) jaioa da Zuazua, 1961ean. Gaztetandik nabarmendu zen bere jakintzaren arloan; 29 urte zituenerako katedraduna zen Matematika Aplikatuan. Alexander von Humboldt ikerketa saria izen bereko fundazioak ematen du; ikerketa lanetan murgildurik ari diren zientzialarien lana hauspotzea du helburu. Alemaniako erakundea da, ospe handikoa. 60.000 euroko diru saria du. Lehen ere goraipamenak jaso ditu Zuazuak bere lanarengatik; 2006an Euskadi ikerkuntza saria jaso zuen, eta 2007an Julio Rey Pastor saria. Mundu mailako ospea du, eta matematikarien nazioarteko biltzarretan parte hartzen du.

Hainbat unibertsitatetan jardun du, eta haien partetik ere jaso ditu sariak eta laudorioak. Matematika Aplikatuaren garrantzia nabarmentzeko ahaleginak egiten ditu usu haren agerraldietan, eta hedabideekin dituen harremanetan. Maiatzaren 9an jasoko du saria, Berlinen. Beste bederatzi ikertzailerekin batera jasoko du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.