Migratzaileak

Pintaketa arrazistak egin dituzte Irungo Lakaxita gaztetxean

Gaztetxeko kideek erasoaren aurkako elkarretaratzea antolatu dute arratsalderako.

jarraia165887.jpg
2019ko maiatzaren 3a
12:38
Entzun

"Ekintzaileak, hemen beltzek lo egin dezatela, ezta?", irakur daiteke Irungo Lakaxita gaztetxean egin duten pintaketan. Gaur goizean agertu da idatzia eraikinaren kanpoaldeko horma batean, eta gaztetxeko kideek salatu dute erasoa, sare sozialetan.

"Lakaxitak ez ditu jarrera arrazistak eta faxistak onartuko. Irungo herritarrok ez ditugu jarrera arrazistak eta faxistak onartuko", ohartarazi dute gaztetxeko kideek, eta euren eta Harrera Sarearen aurkako erasotzat jo dute pintaketa. Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute 18:30ean, Irungo San Juan plazan.

Frantziarako bidean herrira heltzen diren migratzaileei laguntzea da Harrera Sarearen helburua. Plataformako kideek apirilean emandako datuen arabera, 938 pertsona artatu, informatu eta lagundu dituzte urtea hasi zenetik: horietako 819 gizonezkoak izan dira, 78 andrazkoak eta 41 adingabeak. Instituzioei ere laguntza eskatu diete, baina, salatu dutenez, oraingoz euren baliabideekin ari dira lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.