Auzitegiak

Ciudadanosen aurkako Errenteriako protestak ikertuko ditu Fiskaltzak

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak aurkeztu zuen salaketa Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, "irain, mehatxu eta gorroto" delituengatik. Ikerketa hastea erabaki du fiskalak. 

Albert Rivera Errenterian, apirilaren 14an. ANDONI CANELLADA, FOKU
2019ko maiatzaren 16a
20:17
Entzun

Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa hasi du Ciudadanosek Errenterian (Gipuzkoa) egindako ekitaldiaren harira izandako protesten inguruan. Apirilaren 14ko ekitaldiaren ondoren, Albert Rivera Ciudadanoseko buruak jarri zuen salaketa Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, "irain, mehatxu eta gorroto" delituengatik. Salaketan zioenaren arabera, ehunka pertsona bildu ziren haien aurka egiteko, eta "faxistak kanpora", "alde hemendik", eta bestelako oihuak egin zizkieten alderdiko jarraitzaileei. Fiskaltzak ikerketa hastea erabaki du orain.

Horretarako, Ertzaintzari eskatu dio egun hartan jazotakoen inguruko txostena bidaltzeko, ekitaldian nahiz haren aurkako protestetan parte hartu zutenak identifikatzeko.

Riveraren bisitaren harira, besteak beste, xingola hori handiak jarri zituzten hainbat eraikinetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.