Frantzia

Le Penek irabazi ditu Europako bozak Frantzian

Botoen %23,5 lortu ditu alderdi ultraeskuindar eta euroeszeptikoak, eta Macronen alderdiak, berriz %22,4. Frantziako presidenteak ez du lortu Le Peni aurrea hartzea, eta berdeak hirugarren postura iritsi dira, errepublikazaleen alderdia aurreratuta.

jarraia166899.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko maiatzaren 26a
09:39
Entzun

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak helburu argi bat zeukan gaurko Europako hauteskundeetarako: Marine Le Peni aurrea hartzea. Ez du lortu, ordea, eta alderdi euroeszeptiko batek irabazi ditu Europako parlamenturako bozak. Botoen %23,5 eskuratu ditu ultraeskuinak, eta Macronen alderdiak puntu bat gutxiago lortu du: %22,4. 2014ko hauteskundeetan lortutako garaipena berretsi du horrela Le Penek —orduko hartan bozen %25 lortu zituen—.

Frantziako emaitzek utzi dute beste aldagai bat: eskuineko eta ezkerreko alderdi tradizionalak behera egin dutela nabarmen. Macronen alderdia bigarrena geratu da, eta berdeek lortu dute hirugarren postua, bozen %13rekin. Hau da, alderdi errepublikazale eta sozialistak laugarren eta bosgarren geratu dira, bozen %8 eta %6 lortuta, hurrenez hurren. Frantziako intsumisoen alderdiak ere golpe handia lortu du, %6ko babesa bakarrik jasota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.