Europako hauteskundeak

EAJk eta EH Bilduk europarlamentari bana lortu dute

Izaskun Bilbao EAJko zerrendaburuaz eta Pernando Barrena EH Bilduko hautagaiaz gain, beste sei euskal herritar izango dira Europako Parlamentuan.

Pernando Barrena, botoa ematen. IDOIA ZABALETA, FOKU
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko maiatzaren 26a
11:21
Entzun

EAJk irabazi ditu Europako hauteskundeak Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, PSOE izan da alderdirik bozkatuena. Beste hauteskunde batzuetan ez bezala, EAJ ez da Kataluniako Convergenciaren sektorearekin batera aurkeztu, eta ikusteko zegoen batura hori egin gabe Izaskun Bilbaok eserlekua lortuko zuen ala ez. EAJk bete egin du helburua. Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciarekin batera osatu du hautagaitza, Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa (CEUS), eta guztira 379.393 boto jaso ditu. Beraz, europarlamentari kargua berrituko du Bilbaok.

EH Bilduk ere ordezkari bat bidaliko du Europako Parlamentura. Hiru eserleku lortu ditu ERCrekin eta BNGrekin batera osatu duen Orain Errepublikak koalizioak. Ondorioz, Pernando Barrena europarlamentari hautatua izan da, Oriol Junqueras espetxean den ERCko buruarekin eta alderdi bereko Diana Ribarekin batera.

PSE-EEk hiru europarlamentari izango ditu. Eider Gardizabalek bigarren agintaldia izango du Europako Parlamentuan. Berarekin batera ariko dria Iratxe Garcia eta Adriana Maldonado sozialistak ere. Idoia Villanuevak Podemos ordezkatuko du Europarlamentuan.

Ciudadanosen hautagaitzak lortutako botoei esker, europarlamentari hautatua izan da Maite Pagazaurtundua ere. Andonio Lopez-Isturizek PPrekin lortu du parlamentari kargua.

Europako bozetarako parte hartzeak nabarmen egin du gora Hego Euskal Herrian. 20 puntu inguru hazi da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.